Izan da egundoko bero sapa gaur egun osoan, horrenbestez T etxera iritsi orduko bazkalostean hondartzarantz alde egiteko proposatu digu eta denok noski baietz batera eta ia oihuka, dagoeneko nik uste auzoek badakitela oporretatik bueltan gaudena. Rodiles alderaino joan gara. Zer esanik ez, hondartza leporaino zegoen, baina arratseko seiak aldera iritsi garenez hustutzen hasia zegoen ere. Eta bai, ordurako sargori gutxi, egia esan haizeak izugarri gogor jotzen zuen eta. Izan ere, olatuak itsas-ertzean lertzear zeudela haizeak aparra itzultzen zizun olatua zure gainetik pasatu orduko. Eta hotza, ikaragarri hotza zegoen. Nagusiarekin uretara sartu naizela oin plantak di-da jelatzen zitzaizkidalakoan egon naiz, zinez diot, min ta guzti hartu egin dut. Nire seme nagusia ordea itsasoko aurreneko uhinerantz abiatu da zoru moduan, hotzari soraio. Orduan, jakina, bere atzetik joan behar izan dut halabeharrez, zer esanik ez, kabroi halako horrek gogara ziprinztindu nau. Ondoren, txikerrak uretara nire eskutik sartzeko hots egin dit urertzetik. Zipriztin eta hozkirri gehiago, umemokoak nahi beste, eta zin dagit ene ustetan ura gero eta hotzagoa zela. Orduan, umeari besoetatik oratutakoan olatuen gainetik altxatzeko nire inguruko aitei erreperatu diet, denak aitak baitziren, denak omen zeuden nire gisara euren umeekin uretan olatuen oldarrari adi-adi badaezpada, badaezpada ur lasterrak Irlandako kostalderaino arrastatzen zituen beren umetxoak, eta baita aita guztiok nire modura ere ziharduten hankak uretan sartuak baina zipriztin zein uhinen hozkirriaren beldur eta olatuak pasa bezain laster tente-tente jartzeko irrikan albait gutxien bustitze aldera. Orduan bai, orduan jabetu egin naiz aita askoa eginda nagoela, aspaldi utzi egin niola benetan atsegin zaizkidan gauzak egiteari -uretan txipli-txapla egitea kasuko- nire seme laztanek beraiek goza ditzaten. Eta ez, gaurkoan ere ez diot hondartzari, hots, hondarren gainean etzanik egoteari, grazia bilatu, sentitzen dut.
miércoles, 21 de agosto de 2013
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
UN POLVO MAYESTÁTICO
Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario