Atzo arratsaldean Estibaliz aldera joan ginen haurrak nola edo hala etxetik ateratzeko asmotan, esne mamitan baitaude nire gurasoenean eta beraiengatik balitz ez lirateke inoiz kalera irtengo, egun osoan etxe barruan euren "gauzei" atxikita potrojorran. Eliza erromanikoaren parean geundela ile eta bizar urdineko agure batekin topo egin genuen ustekabean. Gizonak apaiza zela kontatu eta haurrei berak eskuan zeramatzan croissantak gustatuko zitzaien galdetu egin zigun, bestela zakarrontzira zuzen-zuzen joango zirela. Baietz esan genion segituan. Bera oso pozik zegoela Flandes aldetik etorri berria zela kontatu egin zigun udaroa Estibalizeko monasterioan oporretan igarotze aldera, baita ea adina igartzen genion ere. Gizalegeak eraginda ustezko adinetik beherako bat erantzun nion: "plus, plus, gorago, gorago" eskatu zidan. Izan ere, laurogei urtetik gorakoa omen zen, bai, baina ikaragarri sasoikoa gure agurea. Honezkero, gure haurren adinaz ere galdetu eta frantsesa zein gaztelera tartekatuz zer nolako mutiko politak, jolies, txukunak, azkarrak edon ondo heziak ziren komentatu egin zigun bospasei bider edo. Eta bai, abade, agure eta balakari arina izanda zein hain urrutitik hara bakarrik joanda ere txiste maltzurra egitea oso erraza litzateke. Ez dut antzekorik, haatik, egingo, agureak egiatan iradoki egin zidana oso bestelako zirrara bat izan baitzen: egundoko bakardadea, baten batek daki berak erabakita edo, baina laurogei urtez jendeari, elizari edota ikasteari eman eta gero itzelezko bakardade bat atzokoa bezalako eguraldi hitsak zein Estibalitz inguru urdineko giro baztertu zein bareak erruz areagotzen zuena. Gogoetagarria.
viernes, 2 de agosto de 2013
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
UN POLVO MAYESTÁTICO
Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario