Bai ibilalditxo ederra atzokoa, Okinatik Sasetaraino oinez, bost kilometro gutxi gora behera Artzaintza bide nahiko erraz eta leunetik haurrekin tipi-tapa joateko, basoko zuhaitzen gerizpean zehar eta Ibaiudaren albotik, siku zegoen urjausia ikusteko parada izanez, Gasteizko Mendiak bizkarrean utzita begietara zabaltzen zitzaigun Trebiñu alderaino. Alabaina, Saseta herrira heldu baino lehenago, Lizeran ibarrean gora ibili behar, hango pagadira sartu eta leporantz abiatu ginen. Hozkero, pista nagusiari men eginda, eskuinera jo eta paseo gozo-gozoan jarraitu genuen, harik eta El Bocaron ibarrarekin bat egin arte. Ibar xumea bada ere, errekastoaren ondotik gindoazela ur lasterren soinua lagun, harritzan gora joan ginen Gutxisolo basoraino. Handik laster, orduerdi edo, Sasetako errotaraino iritsi ginen ibili ederrean makalaldi bat, erreka bat eta herriaren inguruko larreak zein harritzak zeharkatu eta gero, eta betiere txilarrak, ipuruak eta otakak edonon. Idatzi bezala, ibilbide ikaragarri eder eta gozoa, merezi du, noski baietz, batez ere etxetik hain gertu egonda eta agian hain ezaguna, etxekoek baino, ez izanda
lunes, 5 de agosto de 2013
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
DITXOSOZKO AKELARRE ETNONARZISISTAREN GAINEAN
Hain gizakume ergela, "sinplia" edo agian gaiztoa naiz, beti herri xehe gehienaren gustu, grina edota joera nagusiei muzi...
-
"E ó mellor é a morte que anda de gorante de min pra me levar a par de si sen doenza.coma que se durme... Moitas veces doume ó ...
-
Recordaba ayer el comentario que le hice a mi señora hace ya tiempo a cuenta de la conversación que nos llegaba hasta nuestra mesa en form...
-
S ueño que saco a la perra de mi madre a hacer sus necesidades en el parque habilitado cerca de casa para tales quehaceres. Allí, mie...
No hay comentarios:
Publicar un comentario