Idazleek sortu edo asmatzen dituzten pertsonaien kontura, non hartzen duten euren ereduak galdezka ari zaizkit sarri askotan, gizartetik bertatik noski, baina zehatzago esanda euren inguruko gizabanakoengan erreparatuz. Nola ez pentsa gogoan duzun idazlan baterako txikitan ezagutu eta nozitu egin zenuen haur astaprotro baten gorabeherak. Txikitan bazen mutiko handinahi nazkante bat bere aitaren ustezko ondasunez arrotzen zena jendaurrean, txikitan bazen ere ume eskuluze bat edonorekin, guztiokin hobeto esanda, borrokan, errietan egiten duena ozta-ozta etengabean. Bazen mutiko harro eta zakarra, oso, zorionez nik behintzat pista galdu egin nion urteak joan ahala, eta zoritxarrez haren berri izan dudanean hainbat ziogatik nor bihurtu den asmatu ahal izan dut bete-betean, betidanik igarri egin niona hain zuzen ere inor errepestatzen ez dakien eta iruzurra lege duen norbait, gure artean dabitzan jende gaiztoetariko beste bat, bere burua enpresagizontzat duen arrakero peto-petoa, bere inguruko ia guztiekin tirabiraka ari den basapiztia, onean oso eskuzabala, bai, nolabait bizian lortu egin duena harrotu nahi/behar duelakoa txikitan egin bezala, baina txarrean ordea gaizkile bidea hautatzen duena berarentzat diruak den-dena zuritzen duelako. Gezurra badirudi ere halako ereduak omen dira patuaren garrantzia sinestarazten dizutenak. Hori bai, txikitako tipo hau eredutzat hartu ezkero ziur nago literaturaren epaile gupidagabeek nire pertsonaia eskematikoegia dela ziplo leporatuko lidatekeela.
viernes, 2 de agosto de 2013
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
UN POLVO MAYESTÁTICO
Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario