viernes, 9 de agosto de 2013

JAIETAN BAI!


Ez dakit ba nik maltzurregia naizen, ez dakit ba; baina, aitortzen dut, euskararen gainerako gauza guztiak oso gogokoak ditut, egia esan hizkuntzekin zerikusia duten guztiak. Hori dela eta, gaur goizean hirira bajatu beharrean egon naiz Toloño tabernaraino bertan bildu baitzidaten bart oharkabean galdutako karteraren bila (eta ez, sentizen dut gaizki pentsatzeko joera dutenengatik baina bart ez nuen inolako atxurrarik hartu, ezta gutxiagorik ez, guztiz kontrakoa baino, aixkideekin afaritan irten bai, lasai asko Erkiagakoan betiko lez, baina afalostean lurjota nengoen eta arrastaka eroan behar gintuzten hirian barrena harik eta nire emazte errukigarriak dantzan alperrik saiatu eta gero etxera joateko agindu zidan arte), eta jakina, jaietan gaudela hainbat lagun edo ezagunekin topo egin ohi duzu, hau da, urtean zehar kalean ustekabean topatzekotan eta euskaldunak direla ondo asko jakinda ere betiere erdaraz egiten dizutenak zure lehenengo hitza beti euskarazko izanagatik, eta bada gauza benetan gogoetagarria, aztertzekoa, hau da, dagokien hizkuntzalariek edo sikologo garbiek azter dezaten edo, jaietan ordea euskaraz egiten dizute barra-barra. Areago, bazoaz kalean zehar eta inoiz baino jende gehiagori euskaraz ari dela aditzen diozu, batik bat blusa edo neska jantziak daramatzatenei, lagun edo ezagun dituzunak, ikastolakumeak edo nagusi, eta gogora datorkizun aurrenekoa joandako urteetan ere jaietan bakar-bakarrik euskaraz hitz eta pitz ikusi dituzuna. Baina, badiot nik, oso maltzurra naiz. Edonola ere, doala nik ez dudala inor kritikatzen, nabarmentzen baizik, gauzok gero eta arruntagoak edo ulergarriagoak begitantzen zaizkidalako, baliteke gaur egungo euskal antropologia modernoaren aldetik ere bai, jaietan ikurrak ikur omen dira eta, eta nik egia esan komentatzeagatik baino ez dakart faiskukbidera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...