sábado, 4 de enero de 2014

BIHARAMUNENEKOA


Atzo bazkalostean, sabel bete-beteak arindu zein famialiarengandik ihesi egitearren, Gasteizko alde zaharrean zehar paseatzera jaitsi ginen Zaldiaran magaletik zuzen-zuzen. Ederra bezain hits eta hotza hiria, batik bat Gasteiz hiribildu zaharreko goienean zeruaren marrak eta lurrarenak grisean bat egin balute bezala, den-dena itxita, aldapan gora eta behera gindoazela, ia lasterka eta arnasestuka emazteak akuilututa tripako zama seriotan arintzeko modu bakarra zelakoan, hainbeste maite ditudan kale hestu zein kantoietatik barna amaigabeko kobazulo batean sartu bagina bezala doi-doi ilunpetik gindoazelako arraltsaldeko ordu txiki-txikietan, Kutxi kaleko "Komantxe Eremu"tik igarotzean, gure Bildustan txikia nolabait esateko, zera aditu nien bertako eta bizi osoko taberna superjator, superabertzale, superezkertiar, supereuskaldun bateko atearen ondoan Gabon Zaharreko parrandaz gero garbiketa lanetan ari ziren bi arduradunei, hau da, ate ondoan zutik begira zegoen mutilak euskaraz galdetu eta erratza eskuan zuen neskatoak erdara garbian erantzun ziona.

-Ezta bape garbi geratu, igoal barriro garbitu biou...
-Igual, pues ya sabes, majo, ahí tienes la escoba, no te cortes...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

PRIORIDADES

  Como no podía ser de otra manera esta semana, sueño que el ascensor se para en el piso de abajo para recoger a la vieja beata que probable...