Badakit gaur behar adina gai edo berri dagoela iruzkinak egiteko, badakit ere ustez edo azalez gainerako gaiek guztiz garrantzitsuagoak edo premiazkoagoak eman lezaketeela. Alabaina, nik uste CMRBko (Centro de Medicina Regenerativa de Barcelona) Juan Carlos Ispizua ikerlari-buruaren dimisioaren albistea gainontzekoen aldean bigarren maila batean gera daitekeela, eta ez du merezi, ez, nire aburuan, hau da, nire emaztearen lanari esker dakidanez, oso adierazgarria delako Espainako Gobernuaren lehentasunen nondik norakoen berri izate aldera. Ispizua bada goi mailako ikerlari espainiar bat, beharbada garrantzitsuenetarikoa nazioarte mailan, noski, orain alde egiteko premia duena hainbaten modura; baina, bere dimisioak ordea gobernu honen ikerkuntza politikaren erabateko porrota erakusten du argi eta garbi. Areago, Ispizua buru zen ikerlanaren porrota, guri denoi ardura dizkiguten osasun onurak alde batera utzita, gobernu doilor honen politika ekonomikoaren ganorabakokeriaren seinale ezin ageriagoa omen da, ez dut uste gurea bezalako kinka batean ikerkuntzak zer nolako garantzia duen gogoratzen merezi duenik, dagoeneko ez dakienak badirudi ez duela inolako gogo edo asmorik sekula jakin edo aitortzeko, alafede. Ispizuarekin batera badoaz hainbat ikerlan denon osasunaren onerako ez ezik, baita honen inguruan oinarrizko zein ezinbesteko enpresa sarea sortzeko aukera ere. Ezta ezer gutxi, batez ere sinestarazi nahi digutenaren aldean, hots, hau guztiau mikroskopiaren kultura hutsa dela, agian eredu ekonomiko zabalago baten oinarri pitina, baina zer nolako oinarria egunez egun gero nabarmenago omen den beste eredu zahar horren aurrean, hau da, Burgosen eta kosta ahala kosta ekiten saiatu egin direna, baina ez kontrako aukerarik ez dagoelako, gure agintariak ordainpean dituzten boteretsuei komeni ez zaielako baizik, badakigu zein ematen duen behialako leloa, Unamunorena berbera, "haiek asma dezatela, guk artean, zementua jarriko dugu eta..."
domingo, 19 de enero de 2014
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
UN POLVO MAYESTÁTICO
Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario