Gezurra badirudi ere, hau ezta nik propio asmaturiko ezer, hau da atzo nire seme nagusiaren izandako elkarrizketa eskolako hizkuntza ariketaren harira; badago apurtxo bat moldatua, jakina.
-Aita, ipuin bat idatzi behar dut otsoari buruz.
-Ondo ba.
-Laguntzeko esan dizut, ez dakit nondik hasi.
-Idatzi nahi duzuna, baina, arren, ez egin Otsoa eta Txanogorritxuaren enegarren bertsioa.
-Ez, otso zintzoari buruz idatzi nahi nuke.
-Zein?
-Kantuko otso zintzoa, “había una vez un lobito bueno al que maltrataban todos los corderos…”
-Ederto, zergatik ez, atsegin dut, bada garaia otsoak goraipatzeko ere.
-Hau da gaiztoa izan nahi ez zuen otsakume baten istorioa.
-Nork edo zerk behartzen zuen gaiztoa izaten?
-Bere aitak.
-Nola?
-Otsakumearen aitak ehizan egiteko agintzen zuen, bestela goseak hilko zen eta.
-Eta aita otso hori ez al zen zuzen, otsoek jateko ehizan egin behar dute eta.
-Baina nire otsakumeak ez zuen gogoko gainerako animaliak akabatzea.
-Laztana, otsoak haragijaleak dira, ezin dira barazkijaleak…
-Orduan nire otsakumea ezin da zintzoa izan?
-Haragilea baldin bada beste animalia batzuk ehizatu behar ditu jateko derrigorrez, ezin da gaiztoa izan horregatik.
-Orduan otsoak ezin dira gaiztoak izan?
-Otsoak gaiztoak izan daitezkee denok bezala, hau da, egiten dutena gaizki baldin bada.
-Eta nola egiten dute gaizki?
-Gauza gaiztoak egiten baldin badituzte premiarik gabe.
-Adierazi nahi didazu otsoak gaiztoak izan daitezkeena premiarik gabe norbait hiltzen baldin badute?
-Ehhh, bai, horixe!
-Baia otsoek ez dute inoiz premiarik gabe inor hiltzen.
-Baaaaa…. Nola ezetz, behin baino gehiagotan artalde bati eraso egin ohi diote eta jateko gai diren ardi gehiago garbitzen dute.
-Eta hori ez al da izango gizakumeek behartzen dituztelako?
-Aizu, motel, idatzi nahi baldin baduzu otso zintzoaren ipuina egizu Otsoa eta Txanogorritxoaren beste bertsio bat.
-Benetan ahal dut?
-Bai, berri horretan Txanogorritxoak otsakumea jan egingo du burruntzian ondo erretan.
-Aita, faborez, hori ergelkeria galanta da; neskatoek ez dute otsakumerik jaten…
No hay comentarios:
Publicar un comentario