Ze Horio Onoda eta ze hostia...
Iratiko Oihana Barcinaren gobernuaren baimenaz ustiatzen ari zen eraikuntza enpresak azken tantaia bota egin zuen bere urbanizazio berria eraikitze aldera. Orduan, ezustean, berarekin topo egin zuten, laurogeita hamar urte eta pintin bat gehiagoko agure batekin, txapel gorri bat eta arropa makaldu eta zirpilduak zeramatzan, eskuetan zuen zizta batekin apuntatzen zien enrpresako egurgileei.
-Ez nauzue bizirik harrapatuko?
-Nor zara zu, nondik irten zara?
-Jaungoikoaren soldadu bat naiz.
-???
-Ez ditut armak errendituko gerra irabazi arte.
-Zein gerra, Francok irabazi zuen aspaldi, Franco hil zen duela urte pila ere.
-Ze Franco eta ze hostia, On Carlos, On Karlosen txapelgorriek irabazi arte....
*Zer esanik ez, gure istorio honetako protagonista argazkizko txikerra omen da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario