Nire hiriko erdiguneko taberna ospatu batera sartzen naiz T.ren zain egon bitartean kopa bat ardo ondu edateko asmotan. Bertako barraren ondoan nagoela ikaskide ohi baten begiekin topo egiten dut oharkabean, ni baino txikiagoa, egia esan berarekin ez dut apenas traturik izan txikitan, bistaz baino ez gara elkarren ezagun. Hala ere, agurtu egin dit. Jakina, hiri txikia eta gainera gure hiriko oso ikastetxe berezi bateko ikasle ohiak, sekta baten modukoak omen garela diote, famatua zen oso aspaldi bertan gure hiriko hainbat etakide historikok ikasi egin zutelako, egun alkatea zein bere alderdiko buruzagietako bat ditugu ezagunenak, baita oposizioko zenbat hautagai ere. Barra ondokoa bada ere oso ezaguna, nik uste gure herrialdeko enpresagizonen erakundearen buruetariko bat dela, nik behintzat paperetan zein telebistan behin baino gehiagotan ikusi egin dut, badu gainera oso piura xelebrea, probintziako dandy bat dugu, bere janzkera garesti eta itxurosoan baino erreparatu baino ez dugu egin behar. Nire koparen aurrean bakarrik nago nire laztanaren esperoan, ez dut beste eginkizunik nire inguruko jendeari erreparatzea baizik, idazlea naiz edo izaten saiatzen naiz, delako eginkizuna dut ezinbesteko, alegia. Urduri dago nire ikasle ohia bere bikotearekin, badirudi tabernako gainontzeko guztiok berari begira gaudelakoan dagoela, hain tipo ezaguna eta agian garrantzitsua da, ezen nola ez baitiogu erreparatuko. Areago, ozen mintzo ari da, ozenegi aurrean duen andrearekin tabernako hitz aspertuak egiteko, nabarmen zaio ingurukoek zertaz ari den asmatzea nahi duela koska ahala kosta, jakin dezagun agian zer nolako tipo inportantea dagoen gure artean, zer nolako tipo arrakastatsua den gehienok gure patrika hutsen erruz sekula bisitatuko ez ditugun herrialdeetatik etorri berria, zer nolako gizon lanpetua agenda zitez mukuru duena datorren asterako hiriko hainbat agintari zein politikarirekin, zer nolako tipo dotore eta modernoa bere lepoko txit itxurosoa lantzean behin astindu eta bere antigoaleko bikote barregarri hori ere etengabe laztantzen duena. Orduan, supituan edo, otu zait nire ikasle ohi kakanarru eta barregarri horrek baduela azken urteotan oso famatua egin zen beste tipo bikotedun baten antz garbi-garbia.
jueves, 30 de enero de 2014
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
UN POLVO MAYESTÁTICO
Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario