Turismoa berez itxura baino ezta, bai, eta hau da, jakin dezazuen, bidaia agente ohi baten berba.
-Laztana, ba al dakizu aurten nora eroango zaitudan oporretan?
-Ez, nora ba?
-Asmatu behar duzu.
-Tira ba.
-Eroango zaitut lurralde ikaragarri eder batera?
-Kostaldean?
-Ez, barrualdean, baina historia eta artez josita,
-Zer nolakoa?
-Begira, badaude Erdi Aroko hiriburu bat eta baita lurraldean zehar hainbat hiribildu ere zinez zoragarriak Erdi Aro zein Errenazimenduko hondarea ondo asko gordetzen dutenak, badaude elizak eta garai askotako artelanez gainezka, badaude mota guztietako alderdiak, paisaiak hain lurralde txiki, mehar batean. Badituzu, esaterako, eskualde zabal-zabal eta lau-lauak muino, herrixka eta basotxoz zipriztindurik, badituzu eskualde menditsuak larre berde-berde eta baserri sakabanatuez estalita, badituzu etengabeko mahasti txiki eta malkartsuak kareharrizko mendi eta ibai handi eta bihurri baten artean barreiaturik, badituzu mendialde luze eta zabal bat basoz zein historiaz gainezka, badituzu garai guztietako monumentuak zein hondakinak, trikuharriak, hainbat aztarnategi, elizak, katedralak, gazteluak, harresiak, jauregiak, eta jakina, aparteko ardoa zein inguruko toki guztietatik hartzen duen gastronomia zoragarri bat…
-Badakit, bai, Toskana, eroango nauzu Toskanara, ezta?
-Ba ez, Araba gogoan dut.
-Barkatu?
-Nafarroa aukeran?
No hay comentarios:
Publicar un comentario