Atseginen dudan eda gordinen den nire euskarazko idazlana:
"Zoritxarrez, dagoeneko nire nebak hain gogoko duen purrustada luze
batez garbi eta argi erantzun badit ez duela inolako gogorik
niri Luzaroraino laguntzeko, berdin diola arestian gutaz ezer
jakin nahi ez duen udaletik hots egin didaten ala ez, hau da,
gure aitaren hileta egunean eta ondokoetan inolako doluminik
jaso ez genuen udal petraletik, nire neba kalean, herri osoaren
aurrean, gogotik jipoituta izan eta gero inolako babesik eskaini
ez zion udaletik, gure aitaren lantegia saltzerakoan mota
guztietako erraztasunak eman zizkigun udaletik, gure gurasoen
etxea modu onean mantentzeko mota guztietako eragozpenak
ipini zizkigun aldi berean. Hau dela eta, onartu beharrean
nago gorazarrean egongo diren luzarotar prestu eta orain hain
bakezaleak – nire koinatak esan badit ere udaletxeko balkoi
nagusian ETA EZ leloa duen pankarta zuri handi bat zintzilikatu
egin dutela- direnen begiradei bakar-bakarrik aurre
egin behar izango diedala. Begirada andana nire gainean, ezagunak,
zorrotzak, lehorrak, beharbada kuxkuxeroak ere bai, ea
nik euren begirada luze eta sarkorren aurretik pasatzerakoan
nola jokatzen dudan asmatu nahian.
-Abalosen alabia, bai, ez al dezue gogoratzen, egunero pianua jotzen
zuana, oso neska lotsatixa, andra galanta aldatu bazaku!"
MALDAN BEHERA DOA AGURO NIRE GORPUTZ BILUZIA - Txema Arinas (2009)
No hay comentarios:
Publicar un comentario