-Baietz ba, Erregeak, urtero berdin-berdin, zenbat jostailu ahanzturaren tiraderara zuzen-zuzen joango direnak -pentsatu egin zuen euren aitak.
-Urteroko galdera berbera: hain zaila al da denok, hau da, senitarteko guztiok, haurrei zer oparituko diegun ados jartzea, hau da, demaseko jostailuak ez oparitzearren, hots, demaseko gastua ez egitearren -gogoan hartu egin zuen euren aitak iaz bezala.
-Ez al da tristea hainbat opari behin zabaldu eta gero sekula erabiliko ez dituztela aldez aurretik jakitea, asmatzea' -galdetu zion aitak bere buruari urtero bezala ere.
-Ez al da hunkigarria, aldiz, oparien haurren orgia asegaitza pasa eta gero gela garbitzen ari zarela aspaldiko jostailu zahar eta beharbada apurtu bat topatzea ustekabean eta zure seme iada koskortuak oraintsu arte berarekin jolasean egoten zirenekoa gogora ekartzea supituan? Ez al zara ziplo bihozberatzen?
-Baliteke, bai, -erantzun zion bere buruari haurren aita horrek-: "orduan, ez kexatu hainbeste, kokolo hori!
No hay comentarios:
Publicar un comentario