sábado, 4 de enero de 2014

DIETA




Urte Berriko derrigorrezko dietaren lehenengo eguna. Etxean bakarrik goxo-goxo nago familia nire aitamaginarrebenean utzi eta gero, ez dago munduan behar beste urregorririk ni aste buru osoan nire bikotearen amarekin batera etxe berberean entzerraturik pasatzeko behar nazakeenik. Rodriguez edo Goikoetxea nago (eta zergatik ez Garcia edo Ortiz de Zarate...), horrenbestez enetako baino ez dut sukaldatu behar. Oilasko salda prestatzen dut hainbat barazkirekin, azenario, tipula, piper berde, porru..., eta Gabonetako gehiegikeriari aurre egin beharrean nagoenez gero, delako eta ezinbesteko plantxa atera dut okela sano-sano jatearren dietazaleek ondo asko gomendatu bezala.

Tamalez edo ez dakit nik dietako hau behar bezala kontrolatzen dudan, kontuan hartuta auskalo zenbat katilu bete salda irentsi dudan bere fideoekin eta guzti, eta agian baita plantxa gainean ipini dudan txuletoia mardulegia zela ere. Eta bukatzeko, jakina, iraungitzear, kadukatzear, zegoen yogurt natural bat ere jan egin dut benetan atsegin izateko beharrezko dudan mailukizko mermeladaren hainbat goilarakadarekin... Hori bai, ez dut bazkalosteko kafesnea hartu, ez, baina etxean esnerik ez zegoelako, pare bat ordu barru kalean hartuko dut esne bila irtengo naizela. 

Izan ere, eta lehen esan bezala, badut susmoa osasuntsu bazkaldu dudala aspaldi ez bezala, noski baietz; ez ordea zintzo-zintzoa izan naizen dietaren filosofiarekin edo...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...