Ez ezazu utzi euskaldun batek istorio on bat zaputz diezazula, hau da, ez iezaiozu euskaldun bati ezer galdetu...:
Irratiko kazetariak galdetu egin zion Mutrikuko Baltasar Basterretxea jaunari zer dela eta bere herriko ahateei bazkaltzeko ematen zien egunero, irratiko entzule guztien bihotza bero-bero omen zituen istorio xamur eta batik bat hunkigarri bat esatariaren hitzetan.
-Baltasar, Zergatik zure ahateekiko eskuzabaltasun hori?
-Noiztikan?, eztakitx ba, jubilatua nao, eamaten det etxian sobran dauana, denborapasa edo.
-Bai, Baltasar, baina, nondik datorkizu hobby hau?
-Esan badizut, eztakat beste egitekorik, etzat batee kostatzen.
-Baina zuk maite dituzu ahateak, ezta, Baltasar?
-Maittatu? Eztakitx ba, nik bazkaitteko ematen diet bakarrikan.
-Izenik ipini al diezu?
-Ez, bateez..
-Esan liteke, Baltasar, zurea nolabaiteko exenplua dela animaliekiko maitasunaz.
-Eeeh?
-Aholkatuko al zenieke beste batzuei zuk bezala egin dezaten?
-.............
No hay comentarios:
Publicar un comentario