Gainerakoetan ere oso usu suertatzen da, bai noski, baina susmoa dut euskalgintzan, hain hizkuntza eta kultura txikiak izanda tamalez, estigmaziorako joera ikaragarri bizia, gordina, itsua eta itxia. Geurea ezta, ez, eztabaidarako oso herri emana, hau da, eta batez ere, guk ez bezala pentsatzen dutenekin eztabaidaka egiteko nork bere ideiak, argudiok eta irizpidera ekarriz. Ez, inondik ez, gurean kontrakoari sanbenitoa behin eskegita akabo, gutarretarikoa ez zarenez gero ez du merezi ezer ezbaian ipini, zertarako zurekin bat ez bagatoz, oker zaude aldez aurretik, ezin da bestela esan. Hori da gogora ekarri didana Mikel Asurmendik Luis Haranburu-Altunaren azken liburuari egindako iruzkian irakurri eta gero. Asurmendik berak argi eta argi adierazten duena bestalde: "Edonola den ere, saioak kontrobertsiarako ematen du, askorako eman ere. Eta horretarako Doctor Ecclesiae, hots, Elizak ditu doktoreak. “Gure” eliz eta kapera barrutietako pentsalariengan pentsu dut. Komeniko litzaiguke arrazoiz adina zentzu izatea, eta, ideietan bat egin beharrik gabe, euren arteko eztabaida emankorrak gauzatzea errespetuz." Alabaina, Haranburu-Altunaren edozein liburu sekula aintzat hartuko ez dutenek ez dizute haiek ez bezala pentsatzen duelako egingo dutena, haiek bezalako abertzale zintzo eta jatorra ez delako, baizik eta pertsonaiak berak hau edo bestea delako, edo auskalo zer egin edo esan duelako/zuelako, bere liburuak kaskarrak direlako edizioaren aldetik edo baten batek zer beste estakuru. Edozein aitzakia bere argudio edo ideiei gogoeta sakonak eginez aurre egin baino lehen, hau da, bakoitzaren iritziak irizpidera edo leian jarri aurretik. Ez du merezi, ez da gutarretarikoa, ez da gu bezain garbia, herexe, traidore, etsai edo auskalo nortzuen morroi dute, hau da gainera egunero topo egiten dugun gauza bat gogoko ez duten izen bat hizpidera ekarri orduko: "ez etorri nigana tipo horrekin, tipo hori da..." Eta xelebreena ere, berak bere azken liburuan zein beste batzutan ere ondo asko nabarmendu bezala jokabide hain puritano hori guztiz elkarloturik dago gaur egun modernoa eta laikoa omen den gure gizartean, eta bereziki euskal abertzalegoan, artean bizirik dagoen erlijio/kristau zantzuarekin, betidanik espainiar gizartearen ezaugarririk agerienak izan direna hain zuzen ere: gainerakoekiko intolerantzia eta eztabaidaketa luze eta sakonaren beldurra (ea ni konbentzitzeko arriskua ote dagoen...) Bestela esanda, labur bilduz hobeto esanda, gurean aurkakoaren aurrean betiere deskalifikazioa nagusi diskusioa baino lehenago eta edozein aitzakia dela medio, azken buruan edozein eztabaidaketa demaseko ahalegin intelektual bat eskatzen baitu beti, eta ez, aldez aurretik konbentziturik gaudenok ez dugu horren beharrik badaezpada... Eta bai, oso penagarria da egiaztatzea urteak joan ahala gauzak funtsean berdin dirautela, tutik ere aldatu ez dutela, alde batetik gu bezain abertzale jator eta zintzoak daudela eta gainerako guztiak etsaiak, eta etsaiak beti etsai, inolako begiramendurik merezi ez dutenak. Tira ba, nola ez ekarri gogora ere duela zazpi egun edo Haranburu-Altunak berak esan zidana: "jakin behar duzu ezer baino lehen nirekin argitaratzekotan betirako markatuta egongo zarela euskalgintzaren guruen partetik, agian zurea egiatan ez den lubaki batean, baina besteek bertan kokatuko zaituztena zalantza izpirik gabe..." Eta hau guztiau zerbaiten seinale edo ezaugarri baldin bada herri honen berezko umekeria intelektualarena da.
miércoles, 4 de junio de 2014
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
UN POLVO MAYESTÁTICO
Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario