sábado, 14 de junio de 2014

KONTRAESANAK EDO FUTBOLZALE PETRALA


Nork bere kontraesanak, ala agian ez, zergatik? Futbolzalea naiz, beharko txikitan haur gehienen antzera ordu pila eman bainuen jolasean; baina ez naiz sekula izan oso jarraitzalea, seguru asko nire hiriko taldeak atsekabeak baino ematen ez baitzituen/itu. Hala ere, mundialak atsegin ditu txikitandi, ikaragarri gainera, ikaragarri goxatu egin dut betidanik, enetzat futbola aste banaka batzutan kontzentraturik nazioarteko jokalari hoberenak eta gainera lehiaketa motz baten xarma edo lilura. Jakin badakit ere futbolaren inguruan zimaurra nagusi dela nonnahi, ia dena ustela dela batik bat FIFAren aldetik, pena/negar/deitore/salagarria dela futbolaren bitartez ezkutatzen/estaltzen saiatzen dena. Badakit, beraz, futbola alienagarria dela, erabat, ni behintzat partidak ikusi ahala alienatzen nau gogotik. Baina, gero gerokoa, banago ere Brasilen mundial honen ataurrean gertatutakoaren jakinaren gainean, zer nolako erantzun bizi, zorrotz eta ausarta eman die brasildar herriak bere gobernuak zein FIFAk eragin eta hedatutako ustelkeriari zein begi bistako bidegabekeriari luxuzko estadioak eraikinez eskolak, ospitaleak eta faltan dituen herrialde batean, miloika brasildar miseria gorrian bizi direlarik, eta gainera betiere gobernuak agindutakoaren kontra, hau da, kostuak eta sustatzaile pribatuen kargu izango zela esan eta gero gerokoa gehiena diru publikoaren kontura gauzatu egin dela. Ezta, ez, herri brasildarra erraz kokiltzekoa matxinatzen denean euren eskubideak hitzen indarrez aldarrikatzearren, batez ere beste herri batzuen aldean. Izan ere, brasildar herri xehea altxatu egin da "futebola" maite bai, baina areago euren eskubideak aldarrikatzea ageriko bidegabekeriaren aurrean. Alde horretatik uler dezaket ondo baino hobeto mundial hauen kontrako protesta; baina, "zeingotzat", esan badut mundialak betidanik gogoko ditudala, nola ez ikusi eta goxatu, hargatik, atzoko partidarekin. Betiere Brasilen alde, jakina, hori baita nire aukera aurtengoak garaitzeko (eta posible baldin bada finalean Argentinaren kontra aukeran) jakina, baldin bada zinez merezi duen herriarentzat gorazarre eta betiere Mikel Etxaniz lagunaren baimenaz, noski. Beldurrak nago ordea FIFAren ustelkeria nolako eta norainokoa den atzoko partidan arbitro niponarena ikusi eta gero... Baina tira, bero sapa dago, Antonio Carlos Jobimen diska ikaragarri eder bat entzungai dut, eta hau guztiau gutxi bailitzan gaur bihotza ere laranja kolorekoa; bai, behingotik behingorako futbolero petrala...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...