-Aspaldiko, izeko Axun eta lehengusu-lehengusinak, zer moduz Venezuela aldean?
-Bakizu, gero eta okerro, lehen Chavezekin etzuan aurrera eitekorik, oan aldiz Madurokin atzeruntz etengabian, badoz ere sarraskixak eta edonun eta edonoiz; Baina zelan ez, pobriak gero eta goseo, ezdau ezer erostekorik, hondamena eskina bueltan, laster danok miseria gorrixan.
-Baina hain latza al da bertako egoera?
-Chavezekin ez bezela. Beittu, ezta ezer muitzen, dana parauta dau, ta negozio bat aurrera atara nahi badezu kriston pegiak, nekiak, oztopuak eta ipintzen dizuez. Bateze guri, jakina, eskualiduak gean aldetikan gure kontra dabitz jotake gobernukoak, eta ezta batere harritzekoa euren asmua enpresa pribatua kosta ahala kosta hondatzia dalako argi eta garbi...
-Tira ba, eta zuena?
-Margaritako Hotelia primeran, astebururo jendez gainezka eoten da.
-Benetan?
-Bai noski, betiko jendia eta oan gobernuko hainbat buruzagi ere bai.
-Poztutzen naiz. Eta zela ba EHra bueltan?
-Zela ba? Badakizu urtian behin edo birritan etortzen geala. sekula ez deula kalerik ein. Gainera, aurten hemen ez ezik, Europako hainbat herritan zihar ere bueltatxo bat eman nahi deu oporrak behar bezela aprotxatzearren, bagoz gainera Caribeko eguzkiaz apurtxo bat asper eginda. Beharko, oan dala pare bat aste ni Puerto Ricon egona nai aixkide batzukin ta zure izekoa eta lehengusinak hilabete eon dira Margaritan hondarjorran...
No hay comentarios:
Publicar un comentario