martes, 17 de junio de 2014

BABES GABEKO MENDI KUTTUNOK



Ez dituzte gure mendiak babestu gura. Antza denez, goitik behera, medebaldetik ekialderaino zulatu bahi dituzte gas natural bila gure lurrazpia triskatu, akuiferoak alperrikaldu eta hainbat balizko kalte. Atsekabeturik nago, bai, ni Gasteizko Mendien magalpean bizi izan naizelako, bizi naiz nire gurasoenera itzultzen naizen aldiro, datorren astean bertan nire bi semeekin egongo naiz gainera mendiotan barrena ibilian, gaztetan bezalaxe, Arrieta zein Zaldiaran mendi ingurumarietan galdurik garo edo iratze artean etzanda gaztetan bezala zapatu goizean. Ezkibelgo gazteluaren hondarren artean Mendebal Lautadara ikusmiran, baten batek daki Monasterioguren edo Okina-Izartza alderaino hurbilduko garen bertako bidezidorretan zehar ibilaldi goxoak egite aldera, Kapildui beti gogoan noski. Ez dituzte gure mediak parke natural bilakatu gura babespean egon daitezen, ez, baliteke ere laster erabat hondatzea, baina oroitzapenak behintzat ez dizkigute kenduko, ala agian bai?

*argazkian Arrieta mendia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...