Zer darabildan gogoan FBk galdetuta? Ba ez dela batere gizalegezkoa ezagun batzuen etxean afaltzera joatea eta etxejaunak afalostean zuri diruaz galdezka egitea, zureaz gainera, ea zenbat irabazten duzun jakin nahian -"ez baldin bada atrebentzia" aldez aurretik esanez ohikoa denez aitzakia gisar, noski-. Ezta batere gizalegezkoa zuk sekula ez duzulako inorekin halakoetaz hitz egiten, otu ere ez ez zaizu egiten. Egia esan, zure etxean ikasi duzu halako gaiak erabat pertsonalak direla,. Izan ere, gizalegea etxean ikasten baita. Zuk ez duzu zure lagunminekin halakoetaz inoiz hitzegin egin elkarren artean. Jakina, zuri zure laguminen etekinen nondik norakoek ez dizute batere ardura, zure lagunminen bizimoduari buruz ardura dizun bakarra aurrera ateratzen segitzeko inolako arazorik ez dutena izaten da soil-soilik. Gainerako guztia ez baldin bada tabua gure artean, betiere balitz bezala jokatu ohi dugu. Alabaina, eta hori aski ez bailitzan ere, behin galdera erantzutera behartuta nolabait kalapitarik ez sortzearren gonbidatua zarenez gero eta gainontzekoekiko begiruneak akuilatutik, eta horrexegatik bakar-bakarrik, oraindio ere etxejaunaren aholkuak jaso behar dituzu zure gauzen kontura, zure gauzekin egin behar duzuna esaka, hots, nik neuk ez eskatutakoak eta honek nire egiazko gauzetaz tutik ere jakin gabe, nik ez baitut inolako premiarik nire irabazpidea goitik behera inori azaltzeko, alegia. Areago, bere etxeko mahaiaren aurrean duzun tipoa zure gauzei buruzko esatekoak etengabe jardun ahala hasia zatzaizkio nabarmentzen zureganako guztiz lekuz kanpoko harropuzkeria. Badakizu aurrretiaz ere tipoa zer nolako harroputza den ia orotan edota edonorekin, zeintzuk diren bere ondokoak juzkatzeko balore ziztrinak; tipoak ondokoak etengabe juzkupean baititu, bai noski. Hala ere, zer dela eta zuk zeuk horrelakorik jasan behar duzun haren etxera gonbidatuta, ez al daki gizalegea zer den, badirudi ezetz. Horrenbestez, nola ez egon deseroso, sano asaldaturik, erresumintzekotan egia esan, ezagun baino ez duzun halako elementu baten aurrean zure kontura hain lotsagabe hitzontzi eta harrozten, eta hori nik nire gizalegeari eutsi bitartean, hau da, aproposeko istilua ez sortzearren, bakea mahai inguruan mantentzearren nola edo hala eta erabat haserre egonda ere. Ez zenuen batere atsegin bart gauekoa, eta egia esan, beste behin ekarri zenuen gogora zer nolako gogorra, nekagarria, atsekabetsua suertatzen zaizun ezagun baino ez dituzunekin, batez ere ia ezer funtsezkorik elkarbanatzen ez duzunean, harremanetan egotea, zer-nolako gogaikarria egiten zaizkizun holako konpromisoak, betiere aldapan gora, eta hori guztiori zuk behintzat gutxieneko gizalegari eusten diozun aldetik. Aitortu ere aitortu beharrean nago holakoak atzerrian baino suertatu ez zaizkidana behin baino gehiagotan; egia borobila den bezala esatearren.
lunes, 9 de junio de 2014
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
UN POLVO MAYESTÁTICO
Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario