Ni ere erabakitzeko eskubidearen alde nago, beharko, eskatzen duen hiritar kopuru handi bat baldin badago. Izan ere, nik ere EH batu eta euskaldun bat desira nuke euskal herritar gehiengoa nola gauzatu adostuko balitz, noski Hala ere, atzoko Giza Katearen ibilbidea ikusita, Durangotik Iruñerrira, parte harte zutenek Abertzalerria eta Euskalerria beste behin nahastu egin zuten beldurrak nago; zer dela eta ez Donostitik Tutelaraino edo Mauletik Guardiaraino? Eta jakin badakit euskal hiritar asko eta asko nekatuta, aspertuta, suminduta dagoela Espainiatik datozen berriekin, agian ere ahaztuz EHn bertan beste hainbat dugula. Baina, ba al dago gure artean Katalunian bezalako independentziarako prozesurik ekitaldi hau kanpora begira akuilu bat izan dadin? Nik dakidala ez, gaurkoz inondik ez. Orduan zer dela eta hainbeste indar bildu behar ez baldin bada alperrik galtzeko edo, hau da, ezerezean gera dadin? Ba al dela erakustaldi on bat kanpokoek gure aldarrikapenak ahaztu ez ditzaten? Baliteke, bai, baina beti bezala holako abertzale erakustaldiak ikusten ditudanean euskararen erabilpenaren inguruko datuak gogora ekartzen ditut ziplo, non euskaldunon guren aberriaren ikur nagusiarekiko egiazko konpromezua ezin hobeto islatzen den. Baina tira, jakin badakigu ere gauza batzuk erakustea beste batzuk baino errazagoa dela.
lunes, 9 de junio de 2014
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
UN POLVO MAYESTÁTICO
Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario