viernes, 31 de enero de 2025

BESTEAK



- Badira pertsonak nerekin erabat elkarrezinak direnak, hau da, beraiekin inora joateko gauza ez naizenak, beraiengandik ahalik eta urrinen egoten saiatzen naizenak.
- Zeintzuk ba, fede itsu bakarreko sinestun egoskor guztiak, berdin dio erlijiosoak, ideologikoak, nazionalistak, kiroleroak, beganoak, filosofoak, amaginarrebak edo dena-delakoak diren?
- Bai eta ez, esan nahi dut, horiek guztiak alde batera lagata, noski; badago oraindik ere nirekin elkarrezinagoa den jendilaje mota benetan eroangaitz bat?
- Zein ba, zein, esan?
- Literaristak, hots, dena literal, hitzez hitz, baino ulertzeko gai ez direnak.
- Zer ba?
- Fikzioaren, umorearen, literaturaren, bizitzaren etsairik ergelenak direlako!
- Ba, gainezka gaude!
- Badakit, bai
- Nola ez! Oso ondo dago giza sareei esker literalistak GURE artean nagusi direla gogoratzea....

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

¿TRUCO O TRATO?

       Son la una y pico de la mañana y oigo que llaman a la puerta de casa. Retiro la mirilla para ver quién está al otro lado y solo veo...