jueves, 16 de enero de 2025

INFERNUAREN ATARIAN


 -Egia al da, ama, infernua ezagutu zenuela?


-Bai, seme, atzo arratsaldean bertan!

-Non izan zen, Gazako sarraskian, Siria edo Ukraniako guda zelaietan, Afrikako goseteetatik ihes egindako errefuxiatu eremuetan, munduan zehar suertatzen diren hondamendi ustez naturaletan edo Madrileko ospitaleetan edota, orohar, Ayusoren gobernuak kudeatutako edozein arlotan?

-Ez, seme. Atzo ezagutu nuen Hiru Erregeen kabalgataren aurreko orduetan hirigunean zehar opariak erostera joan nintzenean.

-Ama, nolatan burutu zitzaizun!?

- Ni beti nire seme kuttunaren alde!

-Zure seme kuttuna larregitxo exajeratzen zabiltzalakoan dago. Zuk uste al duzu, ama, zure atzokoa Gazako genozidioarekin parekatzea zilegi dela, ez al da zurea arinkeria galanta?

- Bai, baina orain behintzat badakizu Hiru Erregeak amak direla...

- Jakin banekien, baita Ekialde Hurbiletik berri txarrak, etsigarriak, saminak baino ez datozela ere!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

LOS LEONES

      Le pregunto a la mujer que me dio la vida si le gusta la comedia argentina que le he puesto para que se entretenga un rato por la noc...