jueves, 16 de enero de 2025

GABON IPUIN MOTZA


 -Hara seme, zergatik zatoz ia negar zotinka?

-Maisuak esan digu oso ume koxkorrak garela Papa Noel edo Los Reyes Magos existitzen direla sinesteko.

-Baina zuk bazenekien, iaz esan zenidan susmoa bazenuena.

-Bai, baina sinetsi nahi nuen halabeharrez. Fantasia barik ez dago Gabon girorik!

-Lasai, motel, egia da ez dagoela Santa edo Errege Magorik; baina, Olentzero bai, badago, bai noski.

-Zer dela eta, euskalduna delako eta topikoari eutsita bere hitza beti betetzen duelako?

-Besteak beste; baina, batez ere bere oparitze esparrua murritzagoa delako. Zuk uste al duzu mundu osoan barrena opariak gau bakar batez eta elur-oreinek tiraka hegan doan lera baten gainean banatu behar dituen finlandiar mozkorrontzi bat, zer esanik ez Ekialdetik etorritako hiru errege kokoloak -ala zuk ezagun al duzu kokoloa ez den erregerik?-, zure oparietaz ardura daitezkeela gure mendietako baserri batean bizi den ikazkina baino hobeto?, hau da, gertuko bat?

- Baina gure Olentzero Finlandiako txurigorri gizena bezain mozkorontzia omen da!

-Baliteke bai; baina, delako San Nicolas, Santa Claus edo Papa Noel vodkari emana bizi da, gure Olentzero, aldiz, ardoari; gurean gainera Arabako Errioxakoari, hain zuzen.

-Bai, alde horretatik ikusita badu zentzurik, bai. Noiz itzukiko gara Gasteiza? 
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

CIUDADANO EJEMPLAR

       Sueño que estamos en año dos mil no sé cuantos y tengo cita para pasar la ITC, la Inspección Técnica de Ciudadanos. Mi mujer lleva ya...