jueves, 16 de enero de 2025

HARTZA


 

   Zer egiten du tamainako pitokeria alu honek

Jai etsigarri honen aldarria.
Gabonak dira argizko hartz ergel eta erraldoia
Nire hiriko plazaren erdian.
Urtero arinago doakigun biziaren zentzugabea
Gogoratzen digun garaia.
Maite izan ditugunon hutsune txit zaurgarria
Min agorrezinaren ageria.
Hitz eta irri zurien errenkada amaigabekoa
Familiaren gezur handia.
Itxurakeriaren jainko ahalguztidunaren omenez
Ezin ordainezko saria.
Melenga den ororen festarik zoro lotsagarriena
Gure atsekabe garbia.
Zer egiten du aztoratzen nauen hartz horrek
Gau ilun hotzaren argia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

LOS LEONES

      Le pregunto a la mujer que me dio la vida si le gusta la comedia argentina que le he puesto para que se entretenga un rato por la noc...