-Aspaldiko, izeko Axun eta lehengusu-lehengusinak, zer moduz Venezuela aldean?
- Bakizu, gero eta okerrao, lehen Chavezekin moduan aurrera eittekorik, oin aldiz Madurogas atzeruntz goiaz etengabian, badaoz be sarraskixak, lapurretak, hilketak eta, edonun eta edonoz; Baina zelan ez, pobriak gero eta goseao, ez dao ezer erostekorik, hondamena beti eskina bueltan, laster danok miseria gorrixan.
-Chavezekin sekula ez moduen. Beittu, ezta ezer muitzen, dana parauta dao. Negozino bat aurrera atara gurabozu kriston pegiak, nekiak, oztopuak eta ipintzen dotzue edozein huskerixagaitik. Batezbe guri, jakina, eskualiduak garen aldetik gobernukoak gure kontra dabitz jotake, eta ezta bape harritzekoa euren asmua enpresa pribatua kosta ahala kosta hondatzia dalako nazionalizatzeko asmotan, argi eta garbi...
-Tira ba, eta zueina?
-Margaritako Hotelia primeran, astebururo jendez gainezka eoten da.
-Benetan?
-Bai noski, betiko jendia eta oin gobernuko hainbat buruzagi bezero dittugu be bai.
-Poztutzen naz. Eta zela ba EHra bueltan?
-Zela ba? Bakizu urtian behin edo birritan etortzen garela, sekula ez doula kalerik ein. Gainera, aurten hemen ez ezik, Europako hainbat herritan zihar be bueltatxo bat emun gura dou oporrak behar lez aprobetxatzearren. Bagaoz gainera Caribeko berosapaz apurtxo bat asper eginda. Beharko, oon dala pare bat aste ni Puerto Ricon egona naz aixkide batzukin ta zure izekoa eta lehengusinak hilabete eon die Margaritan hondarjorran...
- Orduan ez dakit nik hain gaizki...
- Ez dago modurik Maduro botatzeko!
No hay comentarios:
Publicar un comentario