jueves, 16 de enero de 2025

GASTEIZTAR BURUHANDIAK


 Bai badakit, urtero betiko leloa; baina, jaiegunotan inoiz baino ageriagoa izaten zaio nire asturiar emazteari, Gasteiza erortzen den aldiro bezala, eta badira hogei urtetik gorago bizpahiru astean behin eta gehiotan, bertako nortasun beti berezia, batez ere Asturias aldeko jendea berez atsegin eta alaiaren aldean.


Gaur goizean supermerkatuko ordain-kutxan zain geundela Gabon Zaharreko erosketak egiten:

- Ez dizute salneurriko paperean arrainaren kodea ipini!

- Eta?

- Eta orain arraindegikoei hots egin behar diedala galdezka gaur bezero mordoa egonda - eta honekin batera berealdiko purrustada.

Hartara, telefonoari eutsi egin dio guri Olantzerori ardo zahatoa lapurtu bagenio bezala begira...

- Aizu, X, esango al didazu...? - arraindegiko lankideari deitutakoan.

- ...

- Ez, ez da zenbaki hori!

- ...

- Aizu, neska, 09005 eta 0905 ez dira sekula zenbaki berbera!!! Orain bai, orain bikain. Ikusten zein ondo, eh, gauzak zuzen, buruz, gogoz egiten direnean... - lankideari ezin zakarragorik

Gero guri berriro begira

- Badira XXX €...

-...

- Urte berri on?

-...

- Ah, bai, hori, Urte Berri on, bai. Agur! Hurrengoa?

Kotxera goazela erosketa poltsa bana eskuetan.

- Azaldu behar al diat zer dela eta ez dudan hemen inoiz egiazko edo taxuzko Gabon girorik antzematen?

- Hi beti exajeratzen!

- Exajeratzen? Zuen jaietako buruhandien antzerakoak zarete, berdin-berdin! Xomorro hutsak zarete!

- Aizan, ni naun beti salbuespena!

- Hi? Benetan? Bai zera!

- Egia dun, bai...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

CIUDADANO EJEMPLAR

       Sueño que estamos en año dos mil no sé cuantos y tengo cita para pasar la ITC, la Inspección Técnica de Ciudadanos. Mi mujer lleva ya...