viernes, 29 de abril de 2011

BESTALDEKOAK


Atzo irakurrita Anjel Lertxundiren blogean, barre ederrak eragin zizkidan sarrera:

Tabernan, bospasei lagun telebistari so. Lagunetako batek —Manu deituko diot— bizi-bizi ari den pilotari fin bategatik galdetu du. Beste aldekoa dela erantzun diote. Hara, beste aldekoa! Lehendabiziko albistea…!, atera zaio Manuri. Eta erantsi du: beste aldeko pilotariak frontoietan ere! Ederki aldatzen ari dituk kontuak!

Lagunetako bat kontu-eske hasi zaio. Beti egon direla beste aldeko pilotariak… eta arrosariotxoa errezatu dio hainbat pilotariren izenekin. Bat-batean, Manu gaizkiulertuaz jabetu da: telebistan ari den pilotari fina beste aldekoa da, bai, baina ez homosexuala.


Manu koitadua! T5 gehiegi ikustearen ondorio gaiztoa ote, homesexualak edonon ikusten dituela gaixoak? Tira, gaizkiulertze ederra Manurena, baina gogoeta eginez ere zer dela eta pelotari fin-fin hori bestaldekoa zela aditutakoan ez asmatu honako aukerok:

1.- Bestaldekoa bai, baina zergatik ez Ebroz bestaldekoa, hau da, Tintin bera izan zitekeela?

2.- Bestaldekoa bai, baina kontuan hartuta euskaldun gizartearen gizpuzentrismo petrala, zergatik ez Kantauri isurialdeaz bestaldekoa, hau da, arabarra ala nafarra.

3.-Bestaldekoa bai, bai Atlantikoaz bestaldekoa, besteak beste Cubakoa, Venezuelakoa, mexikarra ala munduko edozein JAI-ALAItan trebaturiko pelotariren bat, Felipinasetakoa kasuko...

4.-Bestaldekoa bai, baina ezkerra zelako.

5.-Bestaldekoa bai, baina agian, baten batek daki gauzak hain zoro moduan doaz-eta, atzekoz aurrera jokatzen zuelako...

6.-Bestaldekoa bai, baina pilota alde batera lagata, gizabanako apala, zintzo, zuhurra, onratua, buru zabala eta gehienbat gehiengoaren bestelakoa zelako...

7.-Bestaldekoa bai, bain gu bezain abertzale edo euskaldun peto-petoa ez zelako edo, agian ere alde ilun-ilunekoa, PPkoa zelako, ai ene!...

Eta oraingoz ez zait ezer gehiago otutzen, baina, ez dut etsiko, erne ibiliko naiz, baaezpaaaa...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...