lunes, 8 de septiembre de 2014

COAÑAKO ZAINDARIA


Coañako kastrua bisitatzen lagun artean eta tartean ere aztarnategiko zaindaria edo gidaria gure atzetik etxolen ustezko arrastroen artetik, segika, zelatan, bekoskoa jarrita etengabe; "kontuz haurrekin, dena iraultzen dute eta". Eta bai, koadrilako B, begi baten inguruan herpes batek minduta zegoena etxeetariko harresi baten gainean eseri egin zen atseden hartzeko ia oharkabean oinazeari ezin eutsiz, harresi faltsu batean denok ondo asko dakigulako kastruko etxolen arbelezko harresi txikiok berraikuntza hutsak direla eta hauek birrintzeko arriskua zero patateroa. Hala ere, hartara, zaindariak egundoko errieta egin zigun, B. adiskideari zein gainerakoei artean egiteke genuenagatik, hots, errieta erabat prebentiboa, izatez basapiztiak edo ganberro hutsak bagina bezala, edozein basakeria egiteko gertu edo irrikan, denok umemoko arriskutsuak bagina bezala. "Baietz ba", esan genion elkarri nik eta koadrilako L.k: "orain ikusiko duzu; gaur behintzat gogotik irabaziko duzu soldata lanegun osoan paseatzen ibili beharrean..." Eta bai, esan eta egin, beragana joan eta berari galdezka egon ginen L eta biok purra-purra. Denetarik galdetu egin genion, noski, kastruetako biztanleon ustezko zeltismoaz, Kantauri isurialdeko aurre-erromatar tribuen lapur bizimoduaz Estraboni kasu eginez zein urremeen ustiaketaz erromatar garaitik gaur egundaino eta, nola ez, urrearen salneurriaren inguruko espelulazioaz (badirudi zonaldean meategi bat ireki nahi zutela, badagoela egundoko polemika biztanleen artean urremeak oso kaltegarriak direlako ingurumenerako delako frackingen antzera eta abar...). Zer esanik ez, behar eta batez ere nahi beste galdera egin eta gero aztarnategiko zaindari/gidaria izerdi patsetan utzi genuen, nik uste bere lana ondo asko betetzeko pozarren. Nire aldetik, ordea, egiaztatu ahal izan nuen enegarren aldiz Historia ikasitako hainbat eta hainbat ikaskidek ez duela umore apurrik lanean ari direnean, dena serio-seriotan hartzen dutela derrigorrez. Ez dira gai ironia, iseka, sarkasmoa ulertzeko, dena adarjotze hutsa bailitzan hartzen dutela, berehala eta ezin errazago lekuz kanpo geratzen direla gidoitik apurtxo bat urrundu orduko, berdin die irail mineko goiz sargori bateko bisitaldian eta mendi tontor batzuen gainean dauden familiaburu batzuekin hitz aspertuak egiten ari diren, hots, oporretan, ez klase magistral batean edo.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...