sábado, 27 de septiembre de 2014

SASIKOAK


Nire aitak orain dela pare bat egun 77 urte bete egin ditu, baditu bere ajeak, zelan ez, baina esan behar ere gogotsu dabilela haren betiko eginkizunetan, erretirua benetan gustatzen zaiona egiteko aukera edo aitzakia hutsa baino ez balitz bezala. Halabe, badirudi munduko hainbat buruargik nire aitaren bizitza luzatzea batere gogoko ez daukala. Besteak beste Ezekiel Emanuel, Obama lehendakariaren osasun aholkularia eta haren Obamacare delakoa antotatu dutenetariko bat. Haren ustetan: "mundua guztiz hobea litzateke 75 urtetik gorako gizabanakoek bizi nahi izateari eutsiko ez baliote". Eta baliteke, bai, gainpopulazioa dela eta zenbat eta jende gutxiago bizirauteko gainontzekoendako guztiz hobeto. Alabaina, argi eta garbi esango dut, niri dit batere axola munduaren etorkizunak nire aitarenaren aldean, nik nahi dut nire aitak ahalik eta gehien bizi irautea eta posible baldin bada orain arte bezain ondo. Areago, esandako hau nirekeria hutsa izanda ere, nik uste gainerakoen berekeriak erreskadan gehitu ezkero Ezekiel Emanuel jauna eta bere moduko jakintsu zital eta doilorren neurria asmatuko genukeela, zeren eta euren jakinduri handiustekoa gizakion zoriontasunaren alde jarri beharrean munduarenean jartzen dutela ematen baitu. Izan ere, Emanuel jauna bezalako bihozgabeko jakitunok gauza guztien ardatza mundua edo natura dutelakoan nago. Ni ordea humanista naiz, bai, gizakia gauzen ardatza, mundua eta natura geure bizi-esparrua eta bere ezaugarriak baino ez direla uste dut, ez besterik. Humanista naiz nirekoia naizelako, nire egoismoa gainerakoenera gehitu nahian, noski baietz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...