Gero eta nekosoagoa, aspergarriagoa, suertatzen zait gainerakoekin harremanetan egotea, batez ere ez baldin baduzu ia ezer konpartitzen aurrean duzun gizakume horrekin, lagun ez baituzu, ez eta gogaide ere. Hortaz, gizarte harremanak bizi osoko adiskidetasunean ez baldin badautza, edo gutxienez nolabaiteko elkarrekiko eta egiazko gogaidetasunean, benetan gogaikarriak suerta daitezke. Sarritan ere mortalak, batez ere zure astia alperrik galtzen ari zarelakoan baldin bazaude. Zer esanik ez gizaki horren ondoan beste batzuek behartuta bazaude. Eta ez nintzen ni, aparteko uzkurra edo, baina aisialdia gero eta gehio estimatzen dudan aldetik berebiziko amorrazioa sentitzen dut elkar estimatzen ez duzuen batekin egonda, elkarren artean batere funtsezko edo mamizkorik ez duzuenean, elkarrekikoan mesfidantzan eta destaina nagusi direnean. Behin-behineko infernua, hartara, guztiz kontrako duzun norbaiten intimitatea jasan beharra. Eta ez naiz uzkurtzen urteak pasa ahala, zahartzen baino; bizitza oso motza begitantzen zait eta hain alperrik galtzeko.
lunes, 22 de septiembre de 2014
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
MUSEOA
- B enetan txundigarria Yad Vashemeko Holokaustoaren museo hau, ezta? Hunkituta nago oso. - Bai, ikaragarri ondo azaltzen du nolakoa...

-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
"E ó mellor é a morte que anda de gorante de min pra me levar a par de si sen doenza.coma que se durme... Moitas veces doume ó ...
No hay comentarios:
Publicar un comentario