Gaur Gasteiza joan beharrean Uvieun geratu gara nire seme nagusiaren urtebetetzea bere eskolako lagun zein Madrileko bi lehengusinekin bertako aiton-amonenean ospatze aldera. Bazuen haren amak jaia goitik behera antolatuta arratsalderako, bazituen haur eta heldu bakoitzarendako azken bi astetotan etxean eskuz egindako Angry Birds/Star Wars maskarak prest, festako gaia hori baitzen Angry Birds eta Star Wars nahaste-borraste antzeko zerbait, eta bazuen ere, noski, atzo arratsaldean bertan egindako txokolatezko tarta ere goxo-goxo. Joandako asteazkenean aldiz nire seme nagusiaren osabak lehengusinak Oviedoraino gerturatzeko aukera edo gogorik ez zuela esan zion nere nebari Madrilen egon zela, lanaz gainezka zebilela eta. Haurrak noski egundoko etsia eta haserrea hartu egin zituen, negar zotinka harik eta bizitza funtsez etengabeko hutsopilen errenkada dela konbentzitu nuen arte. Horrez gain, hau da, lehengusinak alde batera lagata, bere eskolako eguneroko hiru lagunminak etortzekoak ziren. Gaur goizean, berriz, hots egin dit nire emazteak lagunminotariko bi ezin zirela etorri esateko, bata sukarrak jota eta bestea gurasoek ezin zutelako ekarri. Horrenbestez, ez zuen zentzurik inolako urtebetetze jairik egitea bi haurrendako. Bertan behera utzi dugu jaia, bi asteburu barru egingo dugu guztiekin posible bada, inor minbiziak edo ez baldin... Huskeria galanta noski, umekeria peto-petoa, baina niri bihotza erdibitu balitzait bezala doi-doi nire semea beti gogoan izanda, ondo asko banekielako zer nolako ilusioa egingo zion gaur ospatu izanak. Izan ere, ni neu ikaragarri atsekabetu egin naiz nire seme nagusiaren zorte txarraren kontura. Egia esan ere erabat etsita geratu naiz eta eguerdian nire bikotearekin Sancloyo herriko ostiraleroko jatetxean bazkaltzen ari nintzela itzelezko laparda eman diot urtebetzearen ezustekoaren kontura, gauza benetan xelebrea nik ez bainuen inolako asmorik nire bikotearen gurasoen etxetik pasatzeko bertan betiere soberan sentitzen naizen aldetik, edo bestela esanda, txontxongiloarena egiteko hamaika bider hobeto nire etxean bakarrik haiek haurrekin gora eta behera egon bitartean. Orduan ez dakit nik oso ondo zer hostia bota egin diodan bikoteari nire kastakoen berezko patu gaiztoaren gainean; baina, lehen ernegatu,ia erresumindu, eta gero zera galdetu egin dit oso modu zakarrez.
-Nahi al duk nire ahiztari dei egitea ea zer moduz dagoen zure semea (bere aiton-amonenean zegoen eta)?
Eta deitu, deitu egin dio segituan. Eta ia segituan ere ahiztak whasapp bat bidali digu argazki batekin non nagusia bere anaia txikerrarekin jolasean azaltzen zen guztiz pozik eta kurrinkari betiko lez.
-Ikusten, zuk etsita badakusazu?
-Ez, inondik ez, ni naiz etsiak jota dagoen bakarra.
-Baina, zer dela eta?
-Auskako, aspaldi honetan dena gero okerrago doakidalako, ez zait ezer behar bezala suertatzen, hutsak eta desengainuak erreskadan, gero eta aspertuago nago nire biz...
-Zer?
-Herriminak, herriminak etsi naiz...
No hay comentarios:
Publicar un comentario