jueves, 29 de mayo de 2014

ANDIUSTEA DORREKO JAUNA



Andiustea Dorreko jauna aspaldi kexu ari zen gaur egungo agintarien mediokritateaz zein hauen berezko arduragakeriaz edota gaitasun ezaz gizartearen kinka larriari aurre egiterakoan. Areago, bazebilen Andiusteako jauna benetan ikaratua eta sumindua herriko bizitzaren arlo guztietan zehar barreiaturiko ustelkeria geruzaren erruz. Ezer ez zebilen behar bezala, krisialdiaren aje zinez anker eta zitalak alde batera, biziki gaitzesten zuen ogibidezko politikarien jarduna, herria hondatzeko propio joko balute bezala, kaleko jende xehearengandik gero eta urrutiago.


Orduan hauteskundeak suertatu ziren, eta hauen emaitzek alderdi nagusien nagusigoa kolokan jarri zuten, alderdi txiki eta berriago batzuek bozka andana eskuratu zuten, besteak beste gauzak errotik aldatu nahi zituen alderdi ba, kaleko herri xehearen arrangura zein eskaerekin bat egindakoa. 

Andiustea Dorreko jaunak sudurra zimurtu zuen, alderdi berriari zein gainerako guztiei muzin egin zien, ez zitzazkion atsegin alderdi berriok, ez eta nola edo hala sustatu edo goraipatzen zituztenak ere. Fidatzekoak ez zirelakoan zegoen Andiusteakoa. Esan, esan zioten alderdi hauen buruzagien egiazko ideologia edo gutxienekoa zela, egiatan balio zuena jende xehearen erantzuna zela, aukera paregabekoa zela besteek, handiek, aldatzeko neurriak har zitzaten. Andiustea Dorreko jaunak sudurra berrio zimurtu egin zuen, ez zen fido, areago alderdi berriok gizartearen etorkizunerako txit arriskutsuak zirela esan zuen, batez ere norbanakoen libertaderako, demokratikoak ez zirelako, dena irauli nahi zutelako, euren gizarte ereduak guztiz susmagarriak zirelako. Izan ere, hainbat motibogatik biziro arbuaitzen zituen Andiusteakoak betiko arderdi nagusien jardun alper eta ustela agerian uzteko jaiotakoak..

-Orduan, zer da zuk zeuk proposatzen duzuna gauzak aldatzeko, onera egin dezaten?

-Nik? Batere ez, ni ez naiz jaioa ezer proposatzeko, baizik eta gainontzekoen gainera nire begiratu handiustekoa botatzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...