jueves, 22 de mayo de 2014

BEHIN BATEAN JO EGIN NUEN...


-Eta zuk zer egin zenuen zure bizian?
-Musika talde bat izan nuen gaztetan.
-Ah bai, eta zer nolako musika jotzen zenuten?
-Estatubatuar Star baten kontzertuan parte hartu genuen.
-Ondo ba, baina zein zen zuen musika estiloa edo?
-Oso star famatua nazioartean.
-Bai, baina zuek zer jotzen zenuten?
-Oso kontzertu ederra izan zen, entzute handikoa.
-Nolakoak ziren zuen kantak edo?
-Hedabide anitzetan atera gintuzten star horren aldamenean jo izanagatik.
-Diskarik bai?
-Laburmetrai bat eta guzti grabatu genuen star horren kontzertuaren nondik norako guztiak erakuste aldera.
-...eta zer jo zenuten kontzertu hartan?
-Esan badizut, estatubatuar star txit famatu baten alboan egon ginen taula gainean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...