jueves, 29 de mayo de 2014

AMESGAIZTOA



Lau urterik behin ohiko amesgaiztoa. 

Lotan nago bai, nik uste. Alabaina, aurten nire auzoko haustekunde eskolako mahaikide hautatu naute azken batean. Baina zergatik ni? Nola liteke hain zorte txarra izatea sekula ezta jokatutakoa ere tokatzen ez zaidanean! Zer dela eta amore egin behar nuke ni bezalako alfroja bati legez, indarrez, inposatutako sistema honen aurrean? Zergatik igande honetan hain justu ere, ohean goxo-goxo etzanda egoteko bestelako betekizun edo asmorik ez nuela? Eta hau guztiau gutxi bailitzan badakit, oraintxe nire burua datorren igande goizean bertan ikusten ari naizelako, garaiz esnatuko ez naizelako, mahai ondora aurkeztea ahaztuko zaidala fijo, ertzainak nire bila etorriko direla etxeraino, egundoko isuna ordaindu behar izango dudala diruz hain larri nabilela, beharbada ere hurrengo hauteskundeetarako aldez aurrretik hautatuko nautela oraingoan huts egin izanagatik...

Baina ez, esan bezala laur urterik behingo amesgaiztoa da, gaurdaino inoiz gauzatu ez dena zorionez, beranduegi baita igande honetako hauteskundeetako mahaikide izendatzeko Jainkoari esker. Baina, tamalez ere, badakit hau ez dela bukatu, datozen hausteskundeak igarri bezain laster behin berriro larritzen hasiko naizelako, etengabeko amesgaiztoetan edo gaubeilan egongo naizela, nire bizia infernu hutsa izango dela harik eta hurrengo hauteskunde madarikatuok igaro arte.

-Hi baboa haz, earra ganera, hik ein bioana dok Atlhetika animau aber zorte apur bategas elezino egunien Txanpionsen finala joketan gaozen...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...