martes, 13 de mayo de 2014

BITAMINAK


Gaur eguerdian nire bi semeen eskolako ama lagun batek baserriko arrautzak ekarri/saldu dizkit. Kotxeko maletategian sartu orduko, auskalo zer dela eta despistatu/nahigabetu/zorabiatu edo egin naiz eta lurrera amildu zaizkit erdiak puzkatuz. Etxera kotxez nindoala garajera sartzeko inguratu behar dudan errentondaraino iritsi eta kontrako bidetik sartu naiz ustekabean; berehalaxe atzera egin dut noski. Behin garajearen barruan kotxea aparkatu, jeitsi eta irteerarunzt jo egin dut haurrak kotxe barruan lagata, oihuka adierazi egin didate ahaztu zaizkidala ateratzen. Etxera ailegatzerakoan, jakina, atea zabalik utzi dut auskalo zenbat minutuz, nagusiak abisatu arte jabetu ez naiz eta. Haurrentzako bazkaria prestatzen ari nintzela labeko atea zabaldu egin dut mikrouhin-labea zelakoan. Ondoren, okela xerrak zartaginean prestatzerakoan bizpahiru minutuz izan ditut gainean egiteke sua piztea ahaztua baitut. Orduan emazteak sakelakotik hots egin dit zer moduz nengoen galdezka, erantzun bakarra nuen: ohera joateko moduan. Nire emaztea oraintxe bertan heldu da etxera, eta zera ekarri didan opari gisa edo: bitamina kaxa bat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...