Hainbat urte pasa eta gero euskaldunok ez dute EHn, ez eta betidanik euskaldun diren guneetan ere, euskaraz egiteko eskubidea artatu behar dituzten RENFEko langileen aurrean, Hainbat hamarkada pasa eta gero euskal herritarren ustezko jagole edo zerbitzariak diren ertzain gehienek ez dakite euskaldun jendea euskaraz artatzen, ala ez dute nahi, Espainian gaudenez eta bertako hizkuntza ofizial bakarra... Are okerrago, euskaraz egiteagatik dokumentazioa eskatu eta harroputz jokatzeko joera izan ohi dute ertzainek euskarak enbarazu baino egingo ez balie bezala. Gero gerokoa, Barne Sailekoek euskararen normalizazio plana ezari-ezarian aurrera doala diote auskalo zenbat urte pasa eta gero, edo beharbada Ares jauna sailetik pasa eta gero bereziki... Eta euskaldunak kexu bai, baina betiere halako huskeria bategatik erdaldun gehienen aburutan, aspaldi hausten hasi baitzen euskaldunen eskubideekiko elkartasuna erdaldun askoren partetik, ez baitute ulertzen zer dela eta euskararekin tematzen garen, zer kostatzen zaigun erdaraz egitea eskatzen digutenean, zergatik ez dugun amore ematen elebidunak izanda. Erdaldunotariko askok argi eta garbi dute ere, erradikalak gara, intoleranteak fanatikoak, geure hizkuntza kosta ahala kosta inposatu nahian. Izan ere. EHn euskaraz bizi nahi dutenak elkarbizitzaren etsaiak dira, hau da, erdararen aldeko status quoarenak, errealitatea den bezala onartzeari uko egiten baitiote, sekula izan ez dituzten eskubideak eskatzera ausartzen baitira lotsagabeko galantak. Eta honen guztionen adibide ezin ageriagoa RENFEko erdaldun langile honradu batzuen eguneroko zeregin lasaia oztopatzen dutel, koitaduak! Ezetz? Exajeratzen dudala, irakurtzen didazun euskaldun horrek hala pentsa zenezake, bai noski, baina halako galdera edo eztabaida bat erbestean eta erdaldunen artean irizpidera ekarrita ederrak adituko zenituzke euskararen kontra, bai horixe! Nik behintzat egunero aditu behat ditut nahitaez nire inguruan euskarekin zerikusirik duen edozein gauza suertatu orduko, baita EHn bertan ere euskal erdaldun herritar askoren ahotan. Eta bien bitartean euskaldunak Larrean edo EHko edozein beste herritan Burgosen baino hobe ez, zorritxarez oraindik ez, inondik ez, Toledoren parean baizik guztiz arrotz.
jueves, 22 de mayo de 2014
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
UN POLVO MAYESTÁTICO
Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario