Aitortzen dut, harri eta zur utzi egin ninduen duela pare bat egun EL CORREOko titulu honek: "La otra delantera del Barça", non futbol talde honetako jokalarien hainbat emazte edo bikote agertzen ziren argazki batean pinpirin-pinpirin. Titulua, jakina, ez zen batere serioa, dotorea, titulua ikaragarri zakarra, traketsa, omen zen, ageri baitzen barregarria izan nahian negargarria baino ez zela, edo argi eta garbi esanda: matxista peto-petoa. Okerrena, ostera, ez dela lehenengo aldia halako sasi albisteak edo topatzea EL CORREOren edizio digitalean behintzat, hau gero eta zakarragoa, horiagoa delako, gero eta zabor gehiago sartzen duelako ahalik eta irakurle gehien erakartzearren kosta ahala kosta. Asmo hau guztiz zilegia da, noski, arazoa datza erakartzeko moduan, nabarmen baita zakarkeriari eutsi egin diotela gogotik ustez edo serioa den/zen egunkari baten azal digitala prentsa arrosako albisteez josiz edo, orohar, sensazionalismoa irizpide nagusia bilakatuz. Areago, badirudi EL CORREOkoek oso gogoan dutela euren irakulergoaren maila berez horren baxua dela edo izan behar duela halabeharrez, bestela ez baita ulertzen guztiz iraingarria izan litekeen antzerako albiste bat sartu izana irakurleok ontzat hartuko ez genukeela uste izan ez balute, edo bestela esanda, badirudi egunkari dekanokoak oinarrizko irakurlearen kultura maila errotik murriztu delakoan daudela eta horrenbestez garai berrietara nahitaez moldatu, egokitu beharra dutela.
Hau izan zen duela pare bat egun, atzo ordea, beste egunkari batean, EL CORREOren horikeria hori nolabait, eta agian ere oso modu txatxuan, garbitzen zuen beste albiste bat azaldu zen: Helena Costa portugaldar futbol entrenatzailearena, haren taldea Frantziako lehenengo mailara igotzekotan ari den neskatoa. Albiste hau oso adierazgarria da guztiz ezohikoa delako, eta beharbada baita horrexegatik apurtxo bat tristea ere; baina, edonola ere, erakusten digu zein den genero berdintasunaren egiazko bide bakarra, ekinaren ekinez harresi guztiak gainditu edo amildu. Erakutsi ere erakusten digu artean bide hori zer nolako luzea den hainbat gizonezko burugogorrek usu adierazten dutenaren kontra, hots, gure gaur egungo gizartean feniminismoak ez duela inolako zentzurik berdintasuna guztiz arrunta, legezkoa delako, delako berdintasuna aspaldi gauzatu zelako de facto. Aditu besterik ez diogu egin behar feminismoa eta matxismoa txanpon bereko bi aldeak direla dioenari, ezin argiago baita zein den bere papera delako bidean edo hobeto esanda emakumezkoen lasterkan, oztopo garbi-garbia. Eta gurean bidea egiteke baldin badago, zer esanik ez Nigeria bezalako herri batean, neska bahituenak erakusten baitigu ere tokian tokiko gauzak guztiz okerragoak izan daitezkeela, ezin dugu sekula amoren eman borroka honetan zeren bestela Nigeriakoa bezalako albiste bat hutsaren hurrengoa bezala gaindituko baikenuen, edo areago herri bateko jai talde batek neskatila bat zenzenketa bat biluzik, bular zabalik, iragartzeko kontratatzea ontzat eman ahal izango genuke oraintsu suertatu bezala Castellon aldean.

No hay comentarios:
Publicar un comentario