"Sorpresa eman du EH Bilduk Araban, lehen indarra izanda
Koalizioak lurraldeko botoen %19,53 eskuratu ditu, eta EAJ izan da bigarren."
Eta txokoan gauzak inoiz baino nabarmenagoak, aspalditik datoz eta inork ez ditu behar bezala aitatzen, kanpoan gainera ez dira ezagunak; baina, egon badago haustura sozio-politiko sakon bat hiriburua eta herrialdearen artean, haustura ezin ageriagoa, Gasteizen unionismoa garaile omen da eta herrialdean euskal abertzaleak nagusi, oraingoan gainera Bildu gailendu jeltzaleen gainetik eta unionistak aldiz oso-oso atzean.
Nafarroan ezin ageriago geratu egin da jeltzaleak Uxue Barkosen Geroa Bai barik hutsaren hurrengoa dela, edo areago, denok oso asko dakiguna, nafar gehienentzat PNV Partido Nacionalista Vizcaíno peto-petoa dela beste euskaldun askorentzat bezala.
Eta Iparraldean, tira ba, bagenekien ere kostaldean bizi diren frantximantek FNen alde joko zutela.
Bukatzeko, Gizpuzkoa gero eta abertzaleagoa eta Bizkaia jaunerri jeltzale eternala, zergatia gorago adierazi badut.
No hay comentarios:
Publicar un comentario