Valdediosetik bueltan, errotik hunkiturik, bihotza uzkurturik, arima kokildurik, Villaviciosa itsasadarreko El Puntal alderaino urreratu gara bertako ertzaren ondoan dagoen basotxoko mahai batean eseri eta lasai asko bazkaltzearren. Egun ikaragarri ederra, uda usaina nonnahi, eguzkia lagunmin, itsasoa sekula baino gardenagoa, kostalde osoa dir-dir. Bazkalordu goxo-goxoa nik etxean prestaturiko gazta tortilla bokatekin parmesana saltsatan bustita. Hau guztiau bereziki errepidean hainbeste gora eta behera egindakoan, zeren Tazones herrira ailegatu eta bertan gure kasa bazkaltzeko modurik ez zegoela ikusita, eta beti bezala elkarri errieta eginez, atzera egin behar izan baitugu sudurra muzin eginda. Hortaz, bokata ezin goxoagoak denok berriro adiskidetu eta gero! Ondoren, itsabidean zehar iritsi gara itsasadarra itsasora sartzen den muturreraino ozta-ozta; berriro diot, gaur dena ikaragarri polita zen; baina, itsasoa egundoko, berebiziko gardena zegoen, eder-ederra gutxitan bezala, nik uste horrek ere hunkitu egin nauela, txoraize galanta eginda nago ni! Edonola ere, zer nolako une ederrak, goxoak, gomutagarriak, erdiragarriak; baina, nola ez erbibitu bihotza hainbeste broma eta irrifarre artean maiteen dituzunetariko hirurok zure alboan izanda! Bizitza, etorkizuna, samina.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
PRIORIDADES
Como no podía ser de otra manera esta semana, sueño que el ascensor se para en el piso de abajo para recoger a la vieja beata que probable...
-
"E ó mellor é a morte que anda de gorante de min pra me levar a par de si sen doenza.coma que se durme... Moitas veces doume ó ...
-
Recordaba ayer el comentario que le hice a mi señora hace ya tiempo a cuenta de la conversación que nos llegaba hasta nuestra mesa en form...
-
S ueño que saco a la perra de mi madre a hacer sus necesidades en el parque habilitado cerca de casa para tales quehaceres. Allí, mie...

No hay comentarios:
Publicar un comentario