jueves, 8 de mayo de 2014

THE SNIPER - LIAM O´FLAHERTY



Nola ulertu, asmatu, are gutxiago jakin ere, Ukrainian egiatan suertatzen ari dena mendebaldeko hedabideak zein Putinen aldeko hainbeste bozeramaile eta baita mendebaldeko ezkertiar kazetari edo pentsalari ere informazioaren inguruan eraikizen ari diren aurreritzi zein ezinikusiezko amaraunaz? Izan ere, badakigu Putinen gutizia inperialista edo postsobietikoaren nondik norakoaen berri, badakigu zer nolako erabilera egiten duen zar txikiak errusiar nazionalismoaz Errusiatik at bizi diren errusiar hiztungoen eskubideak aldarrikatzeko edo ustezko erasoen aurrean nonahi parte hartzeko indarrez edo (sasi)diplomaziaren bitartez. Alabaina, jakin badakigu ukrainiar nazionalistei dagokienez gauzak ere ez daudela oso argi eta garbi, Maidan famatuan bildutako hainbat eta hainbat eskuin muturreko taldeak zirela, gehienbat euren buruak II Mundu Gerraren garaian naziei sustatu eta lagundutako ukrainiar nazionalisten ondorengotzat hartzen dituztenak, orduko aje guztiekin, arrazakeria eta batik bat antisemitismoa barne. Badakigu taldeon zenbait buru oraingo ukrainiar gobernuaren parte dela hausteskundeetan igarotzeke, badakigu Maindango hainbat buruzagik Ukraniako erabateko (ber)ukranizazio bat eskatzen duela kosta ahala kosta, indarrez edo. Eta jakin badakigu azken hau burugabekeria hutsa dela Ukrania bezalako estatu etniko eta kulturalki banatu batean, non tokian tokiko hizkuntzen erabilera oso bestelakoa omen da, non aberri edo nazio atxikimendu sentimenduak oso anitzak edo omen dira; denetarik baitago, ukrainiar peto-petotzat hartzen duena bere burua baina errusieraz egiten duena, errusiar jatorrizkotzat duena, Errusiara bueltatu nahi duen ukrainieraduna URSS-minak jota, eta beste hainbeste. Gakoa eskualdean eskualdeko bataez bestekoetan datzalakoan nago, baina auskalo berriro ere. Edonola ere, benetan dakigun gauza bakarra bakoitzak gauzak nahi bezala edo bere interesen arabera kontatzen dizkiguna ei da, betiko lez ezin garela fidatu ustez behintzat egunero informatzen ote diguten hedabideetaz, adi, erne, egon beharrean gaudela halabeharrez helarazten diguten orori muzin eginez badaezpada. 


Eta hala guztiz ere, badira asteak eraso bortitzak hasi direla, baditugu hamaika hildako etnia edo ideologien arteko gorrotoaren ondorioz, badugu gugandik oso hur beste europear gerra bat hastapenetan, beste behin nazionalismo edo ismo guztien onura eta ezbehar edo gaitzen arteko alde zein ajeei buruz gogoeta egiteko parada luze eta sakonak egiteko emango dizkiguna, tamalez, beti tamalez. 

Hau guztiau gogora ekarri nuen oraintsu Liam O´Flahertyren Sniper ipuin klasiko zoragarria berrakurri nuela (baliteke laster euskaratzea, merezi duelakoan bainago). Ez dut ipuinaren amaiera zapuztu nahi, ipuinaren indar handia bertan datza eta, horrenbestez pasartetxo hau aukeratu dut Ukrainian egiatan suertatzear dagoenaren adibide gisara:

"Then the dying man on the roof crumpled up and fell forward. The body
turned over and over in space and hit the ground with a dull thud. Then it lay
still.

The sniper looked at his enemy falling and he shuddered. The lust of battle
died in him. He became bitten by remorse. The sweat stood out in beads on his
forehead. Weakened by his wound and the long summer day of fasting and
watching on the roof, he revolted from the sight of the shattered mass of his
dead enemy. His teeth chattered, he began to gibber to himself, cursing the
war, cursing himself, cursing everybody."

The Sniper - Liam O´Flaherty

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...