viernes, 14 de febrero de 2014

ARABAR ZOZOA



Orain dela ordu laurden bat edo, arratsaldero bezala San Cloyo herrixkaraino oinez nindoala, arabazozo andana bat azaldu zait bide erdian zerua ozta-ozta ilunduz ohikoa denez txoritxo hauekin. Banindoan ni, bai, pozik eta ibiltari arratseko azken eguzki izpien atzetik eta zeruertza beltzitu da oldarrean nire gainean, nola goibeldu ni ni neu bat-batean ere, nola ez ekin gogo edo amets beltzei horrezkero, nola ez hasi nire betiko patu ilunaren leloarekin, nola ez ekarri gogora ohiko asmakizun beltz-beltzak etxera itzulitakoan, zuzenean jotzen ez nauen baina bai egiten saiatzen naizen lanerako guztiz guztiz damutzekoa edo negar egiteko modukoa den berri bat jaso eta gero. 

San Cloyoko tabernatik bueltan ilunpean joan naiz, bai, eta sekula ez bezala neke eta abail eginda. Etxean delako berria jaso dudanean etsita. Hala ere, bideko arabazozoak gogora ekarri ditudanean oharkabean ni neu dagoen arabar-zozo bakarra naizen galdezka hasi naiz nire buruarekin. Baietz ba, arabazozoek nire hiriko plaza bat gogora ekarri egin didatelako, arabazozoek urtero plaza inguruko zuhaitzetan kabiak egin ohi zituztenekoa, eta gogoratu ere egin dut arabazozo haiek den-dena zirinez estaltzeaz gain abarrots agoantaezin bat baino sortzen ez zutela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

DE CASCADAS Y POZAS VÍRGENES, LAMIAS NO TANTO Y ALEGATO CONTRA EL TURISMO DEPREDADOR

      Cada año más gente por todas partes y sobre todo dando más por culo. Yo todavía no he metido el pie en el mar desde que comenzó el ver...