sábado, 1 de febrero de 2014

GORESLE BERRIA



Egun goresle zen, hau da, bere egunkariko betebehar berria hildakoei egindako obituariotetan goretsi behar zituen derrigorrez. Orain arte ordea kritikoarena baino gaitzesle lana eginda zuen, hau da, egunkarira heltzen ziren hainbat artistaren ekarria gaitzestea bortxaz, gehienbat egunkariaren jabe zen hedabide enpresarendako lan egiten zuten egileen lanen onerako eta gainontzekoen kalterako.

-Baina, nola nahi duzue hildako hauen lanak gorestea guztiz ezezagunak baldin bazaizkit? -kexu eta kezkati galdetu egin zuen egunkariko goresle berriak.

-Oso erraza da, bila itzazu aspaldi hildako hauei egin zenizkien iruzkin zorrotz eta gaiztoak gaitzesle zinenean eta orain idatz ezazu guztiz alderantzizkoa, hau da, laudorio zintzo eta xamurrak...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

MAKE SPAIN "CAÑI(ER)" AGAIN

    S ueño que, por lo que sea, estoy de vuelta a los años 90 y que nada más entrar a la cafetería donde desayuno todos los días me encuentr...