Gaur goixean nire amagas telefonotik berbetan nenbilela, zera esan dotzadan ziria sartziarren betiko lez, goxian bokadillotan jungo gintzela kostalderaino pobriak garelako, osteratxo bat eittera olatuak ikusteko asmotan, gaur be enbatia iragarria zabienez. "Bokadilloak?, bai zera!, hi beti be oso mokofina izen haz...", bota dost nire amak ezustian, "hik beti izen dittuk aberaskilo gustuak...". Ai ene, ama gaixua, behin barriro nahasketan dau gustua prezioagas, baietz ba, nik betidanik izen dittut gustu finak, oso, baia horrek eztau esan gura derrigorrez karuak zienik, bihar zienik, bestiak beste gaur eguerdixan Lastres aldian bazkaldu ein dittugun bokadillo goxuak exenplu ezin garbixaua, bata tortilla tomate freskuakin eta gaztai birrindua gainetik, bestia barriz oilasko papar frijitua tomate freskuakin eta ogi mamixan gainean mahonesaz bustita, esan lez goxo-goxo, eta jakina, derrigorrezko birrak be bai, beharko. Egundoko bazkaixa egin dogu, bai jaunandriok, bapo-bapo eta fin-fin, ezta preziua gustua baino; baia amak ostera ez dau sekula entendituko, gustutzat daukon oro beti karu begitandu eiten jakolako printzipioz.
(hau idatzita dago itzultzailearen kontrako hizkeraz, amasorgin... amaginarreben jakinguria izorratzeko asmotan, bai...dana jakin gura dabiela mehatxu eitten dotzue eta)
No hay comentarios:
Publicar un comentario