Zorriak itzuli dira nire bizitzara aspaldiko partez nire haurrak eskola joaten hasi bezain laster, bai, zorri bat askatu berri dut nire ile txima apurretatik, zorri izugarri handi eta nazkagarri bat. Bazituen, bai, bazpiak kentzeko erabitzen dugun orraziaren hortzetan zangoak dilin-dolon, odola xurgatzen zidan eztena zanga-zanga. Mamarro zinez higuingarria. Bueltatu zaizkit zorriak umetan bezala, bazpiak edonon, edonoiz. Izan ere, eskolakoek astero ohartxo bat bialtzen digute zorriekin erne ibiltzeko abisatuz, haurrak goitik behera ikuskatzeko, garbitzeko, mozorro aluok ahalik eta azkarren zein erabatekoen erauzteko. Eta guk agindu bezala buru belarri ekiten diogu zorriak garbitzeari, denetarik erosi baitugu zorrien behin betiko triskantza burutzearren, bazpi xume bat azaldu orduko oheko izarak eta burusiak aldatzen ditugula, sekula ez bezala haimaika txanpu, pozoi eta abar erabili egin ditugula, goizero etxeko guztion mototsak ikuskatzen ditugula kalera irten aurretik. Eta den-dena alperrik, etxea zein etxekoak zorrigabetu bezain laster haurrak eskolara itzuli eta irtendakoan zorriak berriz etxera. Horrenbestez, zer nolako sorpresa zorigaiztokoa gaur goizean orrazian harrapatutako zorri alu hori, betikoa ote zelakoan nengonen gainera, garaitua, garbitua omen zen zorri ezain gorrotagarria niri begira bere hilzorian, esanez bezala bere azken hats gaiztoan: "zu zorrizto eta ni piojo listo..."
viernes, 28 de febrero de 2014
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
DE CASCADAS Y POZAS VÍRGENES, LAMIAS NO TANTO Y ALEGATO CONTRA EL TURISMO DEPREDADOR
Cada año más gente por todas partes y sobre todo dando más por culo. Yo todavía no he metido el pie en el mar desde que comenzó el ver...
-
"E ó mellor é a morte que anda de gorante de min pra me levar a par de si sen doenza.coma que se durme... Moitas veces doume ó ...
-
Recordaba ayer el comentario que le hice a mi señora hace ya tiempo a cuenta de la conversación que nos llegaba hasta nuestra mesa en form...
-
S ueño que saco a la perra de mi madre a hacer sus necesidades en el parque habilitado cerca de casa para tales quehaceres. Allí, mie...

No hay comentarios:
Publicar un comentario