Baldin bazen benetan haurrei irakastea merezi zuen zerbait hori ei zitzaion gure protagonistari kirolarien adibidea. Izan ere, txikitandik saskibaloia biziro maite zuen, jokalariak kirol guztietako saiatu eta osoenak zirelakoan zegoen. Hala ere, bazegoen saskibaloiari bat gehien estimatzen zuena gainontzekoen gainetik, aparteko trebea, azkarra, adoretsua eta batez ere eraginkorra, txapeldun peto-petoa. Jokalari hori miresten koskortu zen; bere logelako hormak jokalariaren posterrez estalita zeuden. Jokalari hori zen ere bere seme-alabei erakutsi ohi zien esfortzu zein ondo egindako lanaren eredua; bere seme-alabek edozein huts edo oker egiten zuten aldiro jokalari horren izena gogora ekartzen zien.
Behin batean lagun batzuekin jatetxe batean afaltzen ari zela, bi saskibaloiari ohi oso ezagun sartu ziren. Jatetxea oso txikia zenez afalostean bezero guztiek elkarren artean hitz aspertuak egiteari ekin zioten. Egia esan, gehien eta etengabe hitz egiten zuena bere hiriko jokalari ohia zen, besteak ordea ez zekien hizkuntza ondo iparramerikarra zelako. Halako batean gure gizonak galdetu egin zion jokalari ohi berbontziari ea ezagutu egin zuen berak hainbeste estimatzen zuen jokalari famatua, mitikoa.
-Ezagutu? Noski baietz, berarekin jokatu egin nuen hainbat ekipotan, fenomeno bat zen.
-Bai, hori denok badakigu.
-Ez, ez diot denok dakitenarengatik, kantxan jokalari aparta zelako.
-Zer ba?
-Esan bezala berarekin hainbat ekipotan egon nintzen, eta ez nuen sekula santan entrenatzen ikusi. Ez zen behin ere entrenamendu batera joan. Egia esan paso egiten zuen ekipoarekin zerikusirik zuen guztiaz astean zehar, eta hori gutxi ez balitz bezala bazen ere parrandazale porrokatua, nik uste behin baino gehiagotan partidu batera mozkor eta guzti azaldu egin zela.
-Bai zera!
-Baietz ba, galdeiozu honi –esan zuen jokalari ohi ahozabalak bere lagun iparramerikarrari seinalatuz-. Bazen ala ez zen fenomeno bat?
- Yes, without a doubt, was the best player on the pitch I have ever seen, and on top no effort to do so, a true
phenomenon.
No hay comentarios:
Publicar un comentario