miércoles, 19 de febrero de 2014

FLORENTINOA




Florentziatik heldu berria, Maquiaveloren hiritik hain zuzen 

ere, edo agian, beharbada horrexegatik, eta badirudi ere 

honen iturritik oparo edan duela, alafede. Eta horrekin 

batera bada ere italiar ezkerraren berezko kainismoaren 

enegarrengoa; Alema, Prodi, Bersani, Letta... Hala ere, ez 

dirudi Renzik bere herkidea behar bezain ondo irakurri egin 

duenik, zeren baldin badago istorio honetan egiazko 

errugabeko bat hori ez den Maquiavelo gaixoa bera, ez, 

inondik ez, pentsalari florentziarrak -seguru asko 

gizakiengan eragin handiena izan duena, menturaz- honako 

hau esan/idatzi egin baitzuen gehienon uste edo susmoen 

kontra:

"Traizioa omen da inola ere zuritu edo barkatu ahal ez den gizakumeen ekintza edo jokabide bakarra. Jelosia, diru-gosea, lukurreria, krudeltasuna, bekaizkeria, depotismoa arras ulertzekoak omen dira hainbat testuingurutan eta balitezke barkatuak izan tokian tokiko zein momentuko egoera edo baldintzen arabera. Traidoreek, aldiz, infernuko oinaze guztiak merezi dituzte betiere, ez dute barkaziorik."

Edonola ere, Renzirena omen da istorio "florentino" garbi-garbia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

DE CASCADAS Y POZAS VÍRGENES, LAMIAS NO TANTO Y ALEGATO CONTRA EL TURISMO DEPREDADOR

      Cada año más gente por todas partes y sobre todo dando más por culo. Yo todavía no he metido el pie en el mar desde que comenzó el ver...