viernes, 28 de febrero de 2014

ZORAMENA



Eta fan natxako geure semeai kaputxatik atzeruntz tiraka oratzen zotzan haurrai oihuka, aber etzan jabeketan apurtu zeiken, aber lurrera amildu gura zauen galdezka, nik be bere burue haustea gura zauen

-Baia ez zeuen jagolea?
-Bai, eta horri be egundoko errieta egin dotzat zer dala eta gaizkile gazte horrek gure semeai eraso egin bitartien tutik esan ez dotzan.
-Eta?
-Eta haurren artekuak zirela, umekerixak, jolasian zebitzela, etzala horrenbesterako...
-Eta?
-Eta kriston deiadarra bota ein dotzat, aber ez ete zekixen haren karguko haurrak behar moduen jagoten, zela posible zan mutiko horren moduko sasikume maltzur bat gure semian taldien eotia, geure semian moduko haur zintzo eta jator batzuekin batera, aber ni burutik jota nengoen esaka.
-Bai, laztana, baina bera da haurron arduraduna...
-Zuk uste dozu ni zoro nazela????
-Ez, inondik ez, maitia, besteok dire txora-txora eginda daozenak, zu ezelabez, lasai zattez, arren, laztana...

*jakina, badaezpada hau be itzultzailean bildur...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...