Goizero edo esnatutakoan ume txikia niri laidoka, gaizki esaka ari da, ergel halako hori!, aita nazkante, izorrante, tunante eta antzerako zerbait botatzen dit etengabe, erreskadan, nik arropak jantzi edo gosaria prestatu bitartean, sarri askotan ere bere onetik at, zeharo erresumindurik bere amaren altzoan egon nahi duelako goxo-goxo eskolara joan beharrean. Atzo goizean sekula baino zaputzago jarri zitzaidan, zaputzetik oratzeko moduko hain zuzen, denetarik esan, biraoka zein kolpeka ere, basurde zauritu baten modura, benetako basapiztia, ez zegoen modurik, ez, berarekin tratatzeko, bere onera itzul zedin hainbat lasterren, lau urteko umemokoa izanda ere, hobe bertan behera laga, txamarraren lepotik heldu kalera irteteko eta hitzerdirik ez esatea harik eta eskolaraino heldu arte. Areago, hain haserre nengoen harekin ezen eskolatik irten orduko etxera eraman eta bertako bere logelan arrats osoan zigorturik egongo zela agindu egin nion ikasgelara sartu baino lehen betoskoa jarrita, ezin asma zer nolako keinu zakarra egin didan kakanarruak agur esateko paradarik, betarik, eman baino lehen. Banago, bai, kopetaraino bere eguneroko kastetaldiez, musturraldiez, normalean kontura etortzen ez den bere bat-bateko suminagatik, banago oso aspertuta berarekin betiere zigortzeko mehatxuka jardutea eta gero deus ez, dena ahaztua bagenu bezala ziplo. Eguerdian umearen bila joan eta eskolako atetik zeharo burumakur, damu, ozta-ozta negar muzinka azaldu egin zait aspaldiko partez. Nola eutsi, beraz, aita gogor eta zorrotzarenari halako komediante baten aurrean behin berriro, enegarrenez, amore eman gabe??? Tira ba, egia ote da gure nagusiek gaur egungo gurasoak bigun-bigunak garela diotenean, beharbada haiek ez bezala gure seme-alabengandik gertu-gertu bizi garelako bestelako bitartekorik gabe, egun osoan euren gainean akaso antzina ez bezala, bai; baina, jakina, horiek dira maitasunaren ajeak hain zuzen ere.
viernes, 7 de febrero de 2014
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
UN POLVO MAYESTÁTICO
Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario