-Eramango al diezu poltsa hau nire gurasoei?
-Bale ba, baina noiz?
-Orain goizean, haurrak eskolan laga orduko?
-Zeeeer? Goizeko lehenengo orduan?
-Bai, ze ba, ez duzu egin gura ala?
-Bai, baina hain goiz...
-Banekien nik, eskatzen dizudan orori beti muzin egin behar diozu, ezin dizut deus eskatu...
-Ezta hori, badakizu ezetz. Baina, hain premiazkoa al da goizeko lehenengo orduan poltsa hori zure gurasoen etxeraino eroatea?
-Bai noski.
-Zergatik?
-Nire amak hala eskatu didalako?
Eta behin berriro amore egin zuen, haurren eskolaraino betozkoa jarrita joandakoan bere bikotearen gurasoen etxerantz abiatu zen, eta goizeko lehenengo ordua zenez gero auzora jotzen zuten bide guztiak euren seme-alabak eskoletara eramandakoen kotxeez lepo zeuden, ordubetetik gora normalean hamar minutu baino kostatzen ez den ibilbidea egiteko, ordubete gutxiago bere eguneroko betebeharrei eusteko zein hau bezalako huskeria bat FBn idazteko. Hala ere, hori guztiori hutsaren hurrengoa, benetan atsekabetzen duena, errotik ernegatzen duena, zera da, bere bikotearen amaren betiko eta ezinbesteko premia hori, betiere besteak gehien izorratzen dituztenean.
*Goiko argazkia nire bikotearen gurasoen etxetik gertu-gertukoa da, portzierto.
No hay comentarios:
Publicar un comentario